Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak arte eszenikoen eta zuzeneko musikaren sektoreari zuzendutako jardunaldi bat ireki du gaur goizean, jarduera horietan inbertitzeko zerga-kenkari berria ezagutzera emateko. Kenkari hori joan den urtarrilaren 1etik sartu da foru-zergan, eta bertan adierazi duenez “pizgarriak profesionalizazio hobea lortzen eta arte eszenikoen eta musikaren industria bat sortzen lagundu behar du”, eta “urtez urte egokitzen joan behar du, aurkeztuko diren egoerak eta berrikuntzak jasotzeko”.
Kontseilariaren esanetan, “Nafarroako Gobernuak urrats bat gehiago eman du zuzeneko musikaren eta arte eszenikoen alde, uste osoa du estrategikoak izan beharko liratekeela emozioen eta osasunaren ikuspegitik, komunitate gisa dagokigun identitate kulturalaren arabera eta jakina, erakargarri turistiko gisa, baina sektore ekonomiko bezala ere bai”.
Bere esku-hartzean zehar, Esnaolak arbuiatu du “funtsezkoa dela sektore hauen balioa handitzeko aurrerapausoak ematea” zeren “iragan berri diren urte hauek ez dira errazak izan zuzeneko kulturan”.
Nafarroa Arenan ospatu den jardunaldi honetara etorri dira arte eszeniko eta musikalen elkarte profesionaletako hogeita hamar pertsona, eta partaide izan dira Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Ignacio Apezteguía zuzendari nagusia; Marta Bernat, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Sozietateen gaineko Zergen sekzioko burua; Fernando F. Garayoa, Navarra Music Commission-eko koordinatzailea; hala nola Sympathy for the Lawyer lege-aholkularitzako Daniel García.
Indarrean urtarrilaren 1etik
Nafarroako Parlamentuak joan den abenduaren 22an zerga ezberdinak eta beste zerga neurri batzuk aldatzeko Foru Legea onartu zuen zeini jarraiki indarrean jarri den arte eszeniko eta musikalen zuzeneko emanaldien inbertsiotan dagokion kuota likidorako kenkari berria.
Zehazki, arauak dio arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen ekoizpen eta emanaldian eginiko gastuek ehuneko 30eko kenkari bat lortuko dutela kuota likidoan; kenkariaren portzentajea ehuneko 40koa izango dela nazioarteko bira bateko ikuskizun bat izaten denean; eta kenkariaren oinarria aipatu jardueretan egin diren gastu artistiko, tekniko eta sustapenekoen kostu zuzenek osatuko dutela.
Nolanahi ere, zergaldi bakoitzean sortutako kenkariak ezin izango du gainditu zergadun bakoitzeko 500.000 euroko zenbatekoa. Halaber, kenkariaren zenbatekoak eta jasotako diru-laguntzek ezin izango dute gainditu eginiko kostuen ehuneko 80a.
Kenkari hori aplikatzekotan, ezinbestekoa da zergadunak xede horretarako ziurtagiri bat eskuratu izana Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren (INAEM) eskutik; eta kenkaria aplikatzeko eskubidea dakarten jardueren garapenean eskuratutako onuren harira, zergadunak gutxienez ehuneko 50a bidera dezala aurreikusi kenkaria aplikatzeko eskubidea dakarten jardueren garapenera.