PRUEBA
Elkarreragingarritasun soziosanitarioaren ildo estrategikoaren barruan, berreskuratze- eta erresilientzia-mekanismoko funtsen bidezko 3 milioi euroko inbertsioarekin eta 2023tik 2026rako egikaritze-epearekin, historia soziosanitarioaren eraikuntza onartu da, eta, ildo horretan, aginte-koadro soziosanitario bat sortu eta elkarreragingarritasun soziosanitarioari buruzko dekretu bat landuko da.
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua arreta horretan erantzukizuna duten erakunde guztiek osatzen dute: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak.