Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onartu du, gaurko bilkuran, Berdinna 2023 Saria Nafarroako Berdintasunaren Aldeko Emakumeen eta/edo Feministen Erakundeen Koordinakundeari (COMFIN) emateko, “emakumeen elkarteen arteko lankidetzaren bidez emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen laguntzeagatik eta berdintasuna sustatzeko politiketan zein horiek hobetzeko duen eraginarengatik”.