PRUEBA
Lotura fisikoen erabilera murriztea, langileak eta ratioak betetzea eta Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Eredua ezartzea dira 2023an eguneko eta egoitzako arreta-zerbitzuetan egiten diren ohiko ikuskapenetan bereziki landuko diren gai nagusietako hiru. Hala jasotzen du Gizarte Zerbitzuen 2023ko Ikuskaritza Planak, Eskubide Sozialetako Departamentuak onartu berri duenak, non ohartarazten den zentro horiek guztiek bermatu beharko dutela, 2025eko erdialdea baino lehen, loturarik gabeko arreta izateko eskubidea.