Nafarroako Gobernuak eta NUPek Konputazio eta Adimen Artifizialaren Zientzien Katedra sortu dute

0

Nafarroako Gobernuak, Tracasa Instrumental enpresa publikoaren bitartez, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedra sortu dute. Informazioaren teknologien arloan ezagutza sortzea eta zabaltzea du helburu, datuen tratamendu, prozesamendu eta analitika aurreratuaren bidez, bai eta administrazio publikoaren, lurraldearen eta gizartearen esparruan irtenbide berritzaileak lantzea ere.