Barakaldoko Udalak 464.000 euro inbertitu ditu Gurutzeta, Bagatza, Kastrexana, Errekatxo eta erdialdeko kaleak asfaltatzeko

0

Barakaldoko Udalak Barakaldoko alkateak bultzatutako auzoetako partaidetzazko aurrekontuetan herritarrek gehien bozkatu dituzten proposamenak betetzen jarraitzen du. Joan den uztailean, boto gehien jaso zituzten proiektuak ezagutarazi ziren, eta, horien artean, kaleak asfaltatzeko zenbait obra nabarmendu ziren. Orain, Gurutzeta, Bagatza, Kastrexana, Errekatxo eta erdialdeko obrak jasotzen dituen proiektu batean elkartu dira. Gaur goizean bertan hasi dira 464.000 euroko inbertsioa xede duten lanak.

Proiektu horri esker, asfaltoa hobetuko duen lehen eremua Gurutzetako azoka txikiaren zabaldegia izango da. Jon Andoni Uria Auzoetako eta Hiriko Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak gaur goizean aurkeztu du jarduketa, eta Gurutzetan otsailaren 10era arte iraungo du.

Beste alde hauetan ere jardungo da: Arrontegin; Zubileta kalean, Zubileta kaleko Abadearen iturriaren inguruan, eta  Santa Agedarako igoeran, Kastrexanan; eta Zubitxu kaleko bidean, Errekatxon.

«Asfaltatuaren hobekuntza hiriko hainbat auzotan errepikatzen zen proposamenetako bat zen. Horregatik, zonalde guztiak proiektu handi batean bildu ditugu». Proiektu hori, gaur, Gurutzetako azoka txikiaren zabaldegia asfaltatzearekin hasi da, eta Uriak adierazi duenez, auzoetako errepideak hobetzea ahalbidetuko du.

Lan hauen guztien inbertsioa 463.985,17 eurokoa da.