#ZupiriaTopaketa ekimenaren barruan, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzun die

0
PRUEBA

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, herritarrek Irekiaren webgunetik egin dizkioten galderei erantzun die, gaur arratsaldean, #ZupiriaTopaketa ekimenaren barruan. Ekimen honen prozedurari jarraituz, galderak 2023ko urtarrilaren 10tik 23ra bitartean egin ziren.

Herritarrek kezka sortzen dieten gaien inguruko galderak planteatu dituzte, jarduera publikoari eta Jaurlaritzari lotutakoak, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak erantzuna eman die 20 galdera bozkatuenei. Kultura, euskara eta kirola izan dira elkarrizketaren ardatza.

Topaketa hau Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.