URAk jendaurrean jarri du Oria Tolosako hirigunetik igarotzean uholdeetatik babesteko proiektua

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako  URA-Uraren Euskal Agentziak urtarrilaren 25az geroztik jendaurrean jarri du Tolosako alde zaharra eta hirigunea 100 urteko errepikatze-denborako (Q100) uholdeetatik babesteko obra-proiektua. Obraren jarduketa-eremua Larramendi kaleko 11ko biribilgunetik Tolosako zezen-plazaraino doa, Zumalakarregi pasealekuan.

Proiektu horren nondik norakoak azaltzeko, agerraldia egin dute gaurkoan, Tolosako Udaletxean, Tolosako alkate Olatz Peonek eta Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Antonio Aizek.

Proiektuaren dokumentazioa URAren webgunean dago eskuragarri, eta alegazioak Eusko Jaurlaritzaren erregistro elektroniko orokorrean edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetan aurkeztu ahal izango dira. Proiektua aztertu eta alegazioak aurkezteko epea balioduneko 30 egunekoa da, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita; alegia, martxoaren 7ra arte.

Proiektuaren aurrekontua 5,5 M euro ingurukoa izango da, BEZa barne, eta lanak egiteko zortzi hilabeteko epea aurreikusten da, obrak hasten direnetik zenbatzen hasita. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantzazioa jasotzen du.