PRUEBA
Dagoeneko hasi dira elementu hori ez zuten Alderdi Ederreko lorategien erdiak automatikoki ureztatzeko sistema bat izango duten lanak.
Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak adierazi duenez, “lorategien erdia, Uraren Ninfa iturriaren ingurua eta lehoien eskultura ureztatze automatikorik gabe zeuden, eta, beraz, ureztapena Alderdi Eder osora iristeko beharrezkoak diren hodiak eta sistemak jartzen ari dira.”
Esku-hartze horrez gain, hainbat hobekuntza egingo dira. Aipagarrienetako bat lorategietako bi pergoletako bat inbaditu duen landare igokari bat kentzea izango da, nahi ez den irudi bat eskainiz. Gainera, udaberriari eta udari begira erakargarriak izango diren lorategi eta parterreak txukunduko ditugu, Garmendiak adierazi duenez.