Euskadik berdintasunaren aldeko lan esperientzia aurkeztu du Cordobako Emakumeen Mugaz Gaindiko Topaketan

0

Sara Pagola Aizpiri Euskadiren Argentinako ordezkariak Euskadiko berdintasun politikak aurkeztu zituen Cordoba probintziako (Argentina) Emakumearen Ministerioak antolatutako nazioarteko topaketan.

«Berdintasunezko demokraziak eskualdean eraikiz» lelopean, Juan Schiaretti gobernadoreak inauguratu zuen topaketa, eta Argentina, Uruguai, Bolivia, Paraguai, Txile, Brasil eta Peruko berdintasuneko agintari eta erreferenteen laguntza izan zuen, baita nazioarteko hainbat erakunderen tokiko ordezkaritza handiena ere, hala nola Garapenerako Nazio Batuen Programa – PNUD –, Osasunaren Mundu Erakundea – OME, Lanaren Nazioarteko Erakundea – OIT, besteak beste.

Emakumeak eta Gazteak Erabakiak Hartzeko Prozesuan Sartzeko Nazioarteko Lankidetza Foroan parte hartu zuen ordezkariak, eta Euskadik berdintasunaren arloan izan duen ibilbidea aurkeztu zuen: Emakunde sortu zenetik, berdintasun-planak egin zirenetik eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako euskal legea ezarri zenetik (2005) berriki sinatu den Berdintasunaren eta indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko Herri Ituna arte.

«Euskal Herrian, giza garapen solidarioa, iraunkorra, justua, demokratikoa eta erantzunkidea lortzeko lan egiten dugu. Helburu hori lortzeko, berdintasuna zeharkako politika publiko gisa ulertu behar da, eta neurri zehatzak hartu behar dira. Hori da duela 30 urte baino gehiago Euskadin egiten ari garena«, nabarmendu zuen Sara Pagolak.

Emakumeen Eskualde Gaindiko Topaketari buruz gehiago jakiteko, sartu hemen.