Moreda Arabarako saneamendu-sistema eta hondakin-uren araztegiaren lanak hasi berri dira

0

URAk hasi berri ditu Moreda Arabarako o saneamendu-sistema eta hondakin-uren araztegia. Proiektu horrek kolektore-sistema bat egitea aurreikusten du, egungo isurketak Moreda Arabako hondakin-uren araztegi berri batera bideratzeko. Gaur eguerdian, Moredako alkate Miguel Ángel Bujandak eta URAko zuzendari  nagusi Antonio Aizek lanen eremuan bisita egin dute lanen xehetasunak zehaztu eta ezagutze aldera.

Proiektatutako kolektore-sistemaren helburua da egungo isurketak hondakin-uren araztegi berrira eramatea. Horretarako, kolektoreen ardatz berri bat osatzea proposatzen da: nukleoa ekialdetik inguratzen duena. Hala ere, ez da beharrezkoa izango ardatz hori guztiz berria izatea; aitzitik, lehendik dagoen sarea ubide-tarte berriekin osatuko da, eta HUArako aurreikusitako lursaileraino luzatuko da.

Proiektatutako saneamendu-sarearen helburua da euri-urak eta hondakin-urak bereizteko sare bat osatzea. Horrela, euri-uren sareak bakarrik isuriko du Horcajo errekera, eta hondakin-uren sarea proiektatutako araztegi berrira eramango da.

Proiektatutako HUAk hondakin-uren bigarren mailako tratamendua ahalbidetuko du eta ingurune hartzailera isurtzea uren egoera onarekin bateragarria den moduan. Araztegi berrirako sarbidea A-3226 errepidetik egongo da.

Obrak gauzatzeko aurreikusitako iraupena  10 hilabetekoa da, eta aurrekontua 2,3 milioi eurokoa da, BEZa barne. Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU