Alokairuko 16 BOE sustatzeko Eako udalarekin egindako hitzarmenak oniritzia jaso du

0

Gobernu Kontseiluak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak eskatuta, alokairu-erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzen sustapen bat garatzeko Eako Udalarekin hitzarmen bat sinatzea baimendu du. Etxebizitzak udalerri horretan erroldatutako pertsonak jasoko dituzte

Akordio horren bidez esker, Udalak Eusko Jaurlaritzari 1.673 metro koadroko lurzorua doan lagatuko dio. Etxebizitza Sailak 16 etxe berri inguru eraikiko eta kudeatuko ditu bertan, eta eraikuntzaz eta ingurunearen urbanizazioaz arduratuko da.