Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 14,8 milioi euro bideratuko ditu doako justizia finantzatzeko

0

Gobernu Kontseiluak 14,8 milioi euroko gastua baimendu du gaur, Euskadiko Abokatutzako eta Prokuradoretzako Elkargo Profesionaletako abokatuek 2023an emango duten doako laguntza juridikoaren zerbitzua finantzatzeko.

Doako Justizia eskubide konstituzional bat da, eta Abokatutzako profesional baten zerbitzu partikularrak kontratatzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez duten inputatuei, atxilotuei edo presoei laguntzen die gehienbat.

Esparru horren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoan laguntza juridikoa eskatzeko izapidetutako espedienteen kopurua 32.450 izan zen 2022an; horietatik % 88k horren tramitaziorako aldeko irizpena jaso zuen.

Halaber, Doako Justiziaren eskatzaile guztien % 38 emakumeak ziren, eta gainerako % 62 gizonak. Eta, zehazki, 3.669 espediente genero-indarkeriaren biktimekin lotuta zeuden.

Eusko Jaurlaritzak 2023an Doako Justizia finantzatzeko egindako ekarpena —guztira 14.826.022 euro— 5 partida nagusitan banatzen da:

    • 12,6 milioi euro Abokatuen Elkargoetara bideratu dira ofiziozko eta guardiako txandak finantzatzeko.

 

    • 000 euro Prokuradoretzara bideratuko dira ofiziozko txandarako.

 

    • 1,27 milioi euro Abokatuen Elkargoen funtzionamendu-gastuak ordaintzeko —ematen dituzten zerbitzuengatik— izango dira.

 

    • 620 euro Prokuradoretzako Elkargoei ordainduko zaizkie kontzeptu beragatik.

 

    • Azkenik, 160.992 euro erabiliko dira Abokatuen Elkargoek espetxeratuen lege-laguntzaren txandagatik dituzten gastuak konpentsatzeko. Zerbitzu horretara 356 profesional daude atxikita: Araban 125, Bizkaian 158 eta Gipuzkoan 73.