Bretxaren ingurua urbanizatzeko lanak onartu dira

0

Donostiako Udalak beste urrats bat eman du Bretxako merkatuaren inguruko lanak amaitzeko, Baika Mercados SLk aurkeztutako Bretxako eta haren inguruko urbanizazio osagarriaren proiektuko 1. jarduketa baimendu ondoren. Proiektuaren aurrekontua 898.228 eurokoa da, eta aurreikusitako gauzatze epea 4 hilabetekoa. Era berean, proiektu bereko 3. jarduketarako baimena onartu da. Horren aurrekontua 150.654 eurokoa da, eta 4 hilabeteko gauzatze epea aurreikusten da.

Eneko Goia alkateak azpimarratu du Bretxako proiektua azken txanpara iristen ari dela. “Barruko lanak erritmo onean doaz, eta, pauso horrekin, inguruaren urbanizazioa egingo dugu. Urbanizazio horrek herritarrentzat oso garrantzitsua den eremu bat errematatuko du, eta bizilagunen bizi kalitatea hobetuko du”.

Udalak hainbat eskuhartze egingo ditu Bretxako ingurunean, inguruko eta bertako instalazioetako hirigintza baldintzak hobetzeko. Hobekuntza horiek hainbat fasetan banatu dira, eta proiektu hau 2. faseari dagokio. Fase hori Iñigo kalearen, Aldamar kalearen eta San Juan kalearen inguruan zentratzen da, Bretxa plazaz gain.

2. Fase honen barruan, proiektuak hiru jarduera independente ditu:

  • Urbanizazio osagarria: Iñigo kaleko eta Aldamar kaleko zoladurak hobetzea eta Bretxa plazako zenbait jarduketa
  • Instalazioak berrezartzea: Iñigo kalean eta San Juan kalea
  • Bretxa plazako jarduketak

Udalaren ustez, enpresa emakidadunak egin behar dituen gutxieneko obrak 1. eta 3. jarduketei dagozkie, ez ordea 2. jarduketari, lehendik dauden azpiegiturak ordeztu behar direnez, ez baitira emakidaren eremuan sartzen. Era berean, Udalak ordaindu behar duen jarduketa bakarra 1. jarduketa dela kontsideratzen du (898.228 euro).

 

Zurriola Maritimo

Tokiko Gobernu Batzarrak Zurriola Ocean Center ABEEari esleitu dio Zurriola pasealekuko 41. zenbakian (Zurriola Maritimo) dagoen eraikinaren erabilera lagapena, ostalaritza zerbitzuetarako (taberna-jatetxea) eta/edo jarduera nautikoekin lotutako prestakuntza ikastaroak emateko eta biltegirako.

Lagapenaren baldintzek ezartzen dutenez, eraikina bere izaeraren arabera erabili beharko da, eta taberna-jatetxea jarduerarako eta/edo jarduera nautikoekin lotutako prestakuntza ikastaroak emateko eta biltegirako baino ez da erabiliko. Gainera, esleipendunaren kontura izango dira ondasuna helburuaren arabera erabiltzeko behar diren obrak. Obra horiek 710.000 eurotan zenbatu dira (BEZik gabe), eta horietatik gehienez 300.000 € jarriko ditu Udalak.

Erabilera lagapen horrek 2033ko abuztuaren 19ra arteko epea du, eta luza daiteke, betiere Udalak 2042ko abuztuaren 19ra arte erabilgarri badu ondasuna. Ekonomia araubideari dagokionez, gutxieneko kanon finko bat izango du, gorantz hobetu daitekeena: 30.208,37 € lagapenaren lehenengo 10 urteetan, eta 60.000 € (BEZik gabe), hamargarren urtetik aurrera. Kanon aldakor bat ere egongo da, hau da, zerga aurreko etekinei buruzko urteko % 4 lehenengo 10 urteetam, eta % 8 hamargarren urtetik aurrera.

 

Ostatatzearen erregulazioa

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Mikel Iriondo – Santiago Peñalba ABEEari esleitzea ostatatze erabilerak arautzeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa idazteko lanen kontratua, ingurumen ebaluazio estrategikoa izapidetzeko dokumentazioa barne. Kontratua gauzatzeko epea 24 hilabetekoa da, eta aurrekontua 94.380 eurokoa.

 

Abegi Etxea

Tokiko Gobernu Batzarrak Abegi Etxea harrera sozialeko gunearen eranskina eraberritzeko proiektuaren obrak kontratatzeko espedientea onartu du, familientzako aldi baterako aterpetxe gisa erabiltzeko. Lizitazioaren aurrekontua 232.631 eurokoa da eta gauzatzeko epea 6 hilabetekoa.

 

Bidebietako bidegorria

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Pasai San Pedro hiribidearen eta Bidebietaren arteko bidegorriaren proiektu eguneratuaren obren kontratazio espedientea. Lizitazioaren aurrekontua 513.359 eurokoa da eta gauzatzeko epea 4 hilabetekoa.