URA Zuiako toki entitateekin bildu da Gorbeialdeko kuadrillako hornidura berritzeko proiektua aurkezteko

0

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak bilera bat egin du  Gorbeialdeko kuadrillako toki-erakundeetako ordezkariekin,  agentziako obra hidraulikoetako talde teknikoaa artean. Bertan azaldu da kuadrillako herrien hornidura berritzeko eta indartzeko proiektua.

Laburbilduz, proiektua honetan datza: 0,5 Hm³-ko presa bat eraikitzea, edangarri bihurtzeko estazio berri bat egitea, eta hiri-horniduraren bermea lortzea ahalbidetuko duten hartuneak eta ur-hodiak berritzea. Alegia, ibaietatik eta iturburuetatik kendutako uraren erabileraren eraginkortasuna hobetzea, eta ur-eskaintza indartzea, aipatutako urtegi hori sortuz.

Proiektua, oro har, 35 milioi euro ingurukoa da. Hala ere, egin ahal izan aurretik, dagokion prozedurari jarraitu beharko dio behin betiko onartu eta ondoren lizitatu arte.

Nolanahi ere, Gorbeialdeko horniduraren egiturazko ahultasun bati erantzun nahi zaio; izan ere, agorraldietan batez ere, lurraldeko urek presio handia jasaten dute, eta horrek kalte egiten dio uren egoera ekologiko onari.

Beraz, proiektuak ur-eskaerak asetzea ahalbidetuko du, eta, aldi berean, agorraldian ere emari ekologikoak errespetatuko dira. Horretarako, banaketa-sarea berritzen da ibaietatik kendutako uraren galerak murrizteko, eta instalazioa modernizatzen da, sasoian sasoiko uraren eskuragarritasunaren arabera,  modu eraginkorragoan kudeatu ahal izateko urteko.