2024an, uraren kudeaketan eta galeretan adituak izango dira Donostian

0

Donostiako Kursaala Water Loss konferentziaren egoitza izango da, 2024ko apirilaren 14tik 17ra. Bertan, kontabilizatu gabeko uraren (galera) kudeaketan izandako aurrerapenak, teknikak eta estrategiak aurkeztuko dira. 2002. urteaz geroztik, bi urtez behin antolatzen du konferentzia hau Ur-galeretako Espezialisten Taldeak (WLSG). Hain zuzen ere, ur-galerei buruzko munduko konferentziarik garrantzitsuena da. Azken edizioa Pragan izan zen.

Donostiako saioetan, aztergai izango dituzte, besteak beste, ihesak atzemateko azken teknikak, sarearen monitorizazioa, ura neurtzeko sistemak, sareetan adimen artifiziala erabiltzeko modua eta uraren kudeaketa, bai eta arlo honetan munduan izan diren arrakasten eta porroten analisia ere.

Donostiako konferentziaren webgunean (https://www.waterloss2024.org) dagoeneko eskuragarri dago hitzorduari buruzko informazioa, eta adituek eta profesionalek jadanik aurkez ditzakete beren hitzaldiak, eztabaida-proposamenak, tailerrak eta mahai-inguruak.

Donostiak 465 kilometro hodi ditu guztira, eta 13.193 hartune, guztira, hodi horien ibilbide guztian zehar.

Joan den urtean bakarrik, 14 milioi metro kubiko ur gastatu ziren hirian. Hiriko ura banatzeko sarearen errendimendua ezin hobea da, % 86 inguru, eta, beraz, ur-galerak % 14 inguruko dela kalkulatu da; horietatik % 9,2 benetako galerak dira, matxurek, hartuneekn eta gainerakoek eragindakoak; eta gainerako % 4,8a, berriz, irakurri gabeko kontagailuek sortutako itxurazko galera da, neurketetan izandako akatsek edo sareko iruzurrek eragindakoa.