EAEko Administrazio Orokorrean enplegu publikoa finkatzeko LEParen bigarren faseko probak %80tik gorako parte hartzearekin amaitu dira

0
Joan den larunbatean amaitu ziren Irunen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean enplegu publikoa konsolidatzeko bigarren deialdiko probak. Izena eman duten pertsonen %80 baino gehiago aurkeztu dira joan den urtarrilaren 25etik eta azken hiru asteburuetan EAEko hiru lurraldeetan egin diren azterketetara. Bigarren deialdi honetan, prozesuak 28 eskala eta lan kategoriari eragiten die, eta meritu-lehiaketa bidez edo lehiaketa-oposizio bidez (edo bi bideetatik) egin ahal da. Deialdi honetan oposizioaren bidetik 12 eskala dira, eta hain zuzen ere hauetarako egin dira azterketak.

Bigarren txanda honetako hautagaiek 1.034 plazetako lortu ahal izango dute EAEko Administrazio Orokorrean; horietatik 716 salbuespenezko prozesu baten bidez esleituko dira, eta 318, prozesu berezi baten bidez. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua lehiaketa bidez egiten da, eta deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztutako merezimenduak baloratuko dira, hala nola antzeko lanpostuetan, titulazioetan edo hizkuntzetan emandako esperientzia urteak. Enplegua finkatzeko prozesu berezia lehiaketa-oposizio bidez egiten da: lehenik, nahitaezko proba edo azterketa egiten da, eta, gainditu ondoren, izangai bakoitzaren merezimenduak baloratzen dira.

EAEko Administrazioan enplegu publikoa sendotzeko proben bigarren fase honetara izena eman dutenen ehuneko 80tik gora aurkeztu dira. Hizkuntza normalkuntza eta itzulpengintza eskalarako hautagaiak izan ziren aztertzen lehenak, urtarrilaren 25ean, Gasteizen. Hurrengo egunean, leku berean, eraikuntza, hirigintza eta lurralde antolamenduko eskaletarako eta delineazio, obra eta instalazioetarako eskalarako probak egin ziren. Otsailaren 4an eta 5ean, Barakaldoko BECen, Administrazioko goi mailako eskala, Administrazio Kudeaketako, Ekonomia eta Enpresako eta Estatistikako eta Datuen Analisiko goi-mailako eskaletara aurkeztu ziren izangaien txanda izan zen. Azkenik, asteburu honetan eskala juridikorako eta Ibaiondo zentroko hezitzaileentzako probak egin dira Ficoban (Irun).

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean enplegu publikoa sendotzeko prozesu osoan 133 finkatze prozesu deitu dira (84 merezimendu-lehiaketako salbuespenezko prozesu eta 49 oposizio-lehiaketako prozesu berezi). Horietan guztietan, 100.000 eskaera inguru erregistratu dira orain arte. Prozesu horiek amaitzean, 3.700 inguru plaza huts beteko dira.