Eusko Jaurlaritzak berriro esan du garrantzitsua dela Europako funtsak enpresetara iristea bizkortzea, eta nabarmendu du Euskadiko proiektuek duten xurgatzeko ahalmena

0

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak Eusko Legebiltzarrean eman du Next Generation —SEM (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa)— Europako funtsen egoeraren eta Euskadira iritsi izanaren berri. Guztira, 1.571 M € dira orain arte. Horietatik 1.025 M € Eusko Jaurlaritzaren bidez kudeatzeko iritsi dira, eta 546 M € Estatuak zuzenean kudeatzeko (Administrazio Zentralak martxan jarritako guztizkoaren % 6,26 —duela hiru hilabete baino 364 M € gehiago—).Batez ere, SEPE suspertzeko eta eraldatzeko proiektu estrategiko handien deialdiak aktibatu direlako izan da igoera hori. Horietan, euskal enpresek xurgatzeko ahalmen handia dute, beren proposamenen ahalmen eraldatzailea dela-eta. Zehazki, 405 M € eskuratu dituzte. *Azken eranskina.

Gaur egun, euskal eragileek honako hauen SEPE deialdietan parte hartu dute: Ibilgailu elektrikoa eta konektatua, Aeroespaziala, Abangoardiako osasuna, Energia berriztagarriak, Hidrogeno berriztagarria eta biltegiratzea, Uraren zikloaren digitalizazioa eta Hizkuntzaren ekonomia berria. “Eusko Jaurlaritzatik beti defendatu izan dugu euskal produkzio-sareko proiektuek Europako funtsak xurgatzeko duten ahalmen handia. Beti adierazi izan dugu Eusko Jaurlaritzak kudeatzeko egiten dituen konferentzia sektorialen bidez iristen diren zenbatekoak ez zirela izango gure herrialdearen xurgatze-ahalmenaren funtsezko erreferentzia, kohesio demokratikoan oinarrituta baitaude”, adierazi du Azpiazuk. “Euskal ekonomiarentzat ezinbestekoa da SEPE-etara bideratutako 33.000 M €-tik gorako zenbateko hori ahalik eta lasterren mobilizatzea, garrantzi estrategiko, arraste-ahalmen eta potentzial eraldatzaile handieneko proiektuei lekua egiteko eta horiek finantzatzeko aukera emateko”, adierazi du.

2023ko ekitaldia funtsezko urtetzat aurkezten da, eta ahalik eta baliabide gehien xurgatzea errazteko dira Eusko Jaurlaritzaren ahaleginak enpresei laguntzeko, euskal proiektuak kokatzeko eta proposamen horiek. “Arlo horretan, berriz ere azpimarratu nahi dut garrantzitsua dela funtsak eskuratzeko karga burokratikoa murriztea —jakina, beharrezko kontrolarekin—, baita enpresei Europako funtsak eskuratzeko exijitzen zaizkien abalak ere. Funtsezkoa da Bruselan estatu-laguntzei buruz egiten ari den negoziazioa, eta berebiziko garrantzia du autonomia-erkidegoen rolak ehun produktiborako sarbidea arintzeko”, azaldu du sailburuak.

SEM funtsak aukera paregabea dira erronka teknologiko, ingurumeneko eta sozial handiei aurre egiteko eta gerraren eta krisi energetikoaren ondoriozko zailtasunak epe laburrean gainditzeko.

Gaur egun, Estatuko gobernua Espainiako Suspertze Planaren —PRTR-ren— Gehigarrirako proiektua prestatzen ari da. Proiektu horren barruan sartuko dira zenbateko hauen eskaera: hasierako esleipenaren 7.700 M €-ko dirulaguntza gehigarriak, 84.000 M €-ko maileguak eta RePowerEU programatik datozen 2.600 M €-ak —programa horren helburua da Errusiarekiko mendekotasun energetikoa murriztea—.

Eusko Jaurlaritzak kudeatutako funtsei dagokienez (2022ko itxierako datuekin), autonomia-erkidegoei banatutako 22.028 M €-etatik Euskadiri 1.025 M € esleitu zaizkio (% 4,65).

Jaurlaritzako sailen arabera, honako hauek dute funtsen bolumen handiena esleituta: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa; Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena; Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak; Hezkuntza; eta Lana eta Enplegua. Batera, guztizkoaren % 85 baino gehiago hartzen dute.

Orain arte jasotako funtsekin, Eusko Jaurlaritzak 115 M € esleitu dizkie foru-aldundiei, eta 46,4 M € udalei.  Egikaritzearen ikuspegitik, Eusko Jaurlaritzaren diruzaintzan sartutako 828 M €-etatik % 80 —662 M €— mobilizatu dira zenbait tresnaren bidez —hala nola deialdiak, kontratuak edo beste instituzio batzuetara egindako transferentziak—.

Azpiazuk nabarmendu egin du RETECH (Espezializazio Teknologikoko Lurralde Sareak) programan onartutako eskualde-proiektuen balioa. Programa horren 23 M € bereganatuko ditu Euskadik, lehendakariak iaz Calviño presidenteordeari bidalitako “Datuaren ekonomia” izeneko proiektu enblematikoaren parte diren bi ekimenetarako. Lehenengo ekimenaren helburua da industrian Adimen Artifizial aplikatua erabiltzeko kasuak garatzea, enpresen eskariari erantzuteko, eta bigarrena, berriz, ahalmen espezializatuak sortzera bideratuko da, hainbat esparru estrategikotan, hala nola: mugikortasuna, aeroespaziala, energia, industria adimenduna, osasuna eta smartcities.

Europako baliabideak EAEko udalerrietara iristeari dagokionez, 2022aren amaierara arte 154 M € erakarri dituzte 191 udalerritarako, eta esleitutako funtsen % 50,35 metatzen dituzte hiriburuek. Helmugak bat datoz udalen eskumenekin, eta honako hauekin lotuta daude: hirietan mugikortasun jasangarriaren, seguruaren eta konektatuaren eredua bultzatzea; hiria birgaitzea eta berroneratzea; sektore turistikoaren modernizazioa eta lehiakortasuna; hirietako enpresa txiki eta ertainak bultzatzea; konektibitate digitala, zibersegurtasuna bultzatzea eta 5G hedatzea; eta ekosistemak eta horien biodibertsitatea kontserbatzea eta lehengoratzea.

*SEPE proiektu estrategikoen ERANSKINA

 

 

SEPE

 

 

Zenbatekoa (milioi €-tan)

 

 

Definizioa

 

 

Aeroespaziala

 

 

6,54

 

 

Plan osagarriak

 

 

Ura

 

 

9,04

 

 

Ura eta uholdeak digitalizatzea

 

 

Hidrogenoa (ERHA)

 

 

6,62

 

 

Salgaien flota eraldatzea

 

 

74,35

 

 

Autokontsumoa eta biltegiratzea

 

 

2,28

 

 

Plan osagarriak

 

 

Osasuna

 

 

4,50

 

 

Plan osagarriak

 

 

VEC

 

 

37,64

 

 

MOVES

 

 

 

SEPE

 

 

Zenbatekoa (milioi €-tan)

 

 

Definizioa

 

 

Hidrogenoa (ERHA)

 

 

5,99

 

 

EK-k inplementatzen du

 

 

Hizkuntza

 

 

5,00

 

 

Hizkuntza-teknologia bultzatzeko dirulaguntzak

 

 

Osasuna

 

 

0,27

 

 

Finantzaketa aktiboa

 

 

0,99

 

 

GLL (doitasun-medikuntza)

 

 

0,26

 

 

Adimen artifizialeko I+G misioak

 

 

0,80

 

 

Proiektu estrategikoak

 

 

VEC

 

 

5,43

 

 

Moves II bereziak

 

 

236,28

 

 

Balio-kateko ekintzak

 

 

2,22

 

 

Adimen artifiziala, balio-katea

 

 

6,76

 

 

Automobilgintza jasangarria (Automobilgintza Jasangarrirako Programa Teknologikoa)

 

 

*ERANSKINA: EUSKO JAURLARITZAKO SAIL KUDEATZAILEAK

 

 

SAILA

 

 

Banatua

 

 

EKONOMIAREN GARAPENA, JASANGARRITASUNA ETA INGURUMENA

 

 

254,71

 

 

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIOA

 

 

247,56

 

 

HEZKUNTZA

 

 

138,17

 

 

BERDINTASUNA, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKAK

 

 

137,08

 

 

LANA ETA ENPLEGUA

 

 

79,76

 

 

TURISMOA, MERKATARITZA ETA KONTSUMOA

 

 

67,67

 

 

OSASUNA

 

 

45,61

 

 

GOBERNANTZA PUBLIKOA ETA AUTOGOBERNUA

 

 

36,56

 

 

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA

 

 

14,18

 

 

SEGURTASUNA

 

 

3,75

 

 

GUZTIRA

 

 

1.025,05