Teknilan PLus programa

0

Nori zuzenduta dago?

Profil kualifikatuak izanik, dagokien lanbide sektorean lanik aurkitzen ez duten langabeentzat pentsatuta dago programa hau, denbora gutxian birkualifikatzeko aukera izan dezaten, enplegu bilaketa IKTen sektorera bideratzearren.

Zer eskaintzen du programa honek?

  • Prestakuntza teorikoa eta praktikoa.
  • Esperientzia profesionala, lan kontratu eta guzti.
  • Laneko orientazioa. Laguntza eta babesa prestakuntzaldian eta kontratupeko aldian.
  • Diruz laguntzeko poltsa prestakuntzaldian.

Nola funtzionatzen du?

Programak bi fase izango ditu:

I. FASEA: PRESTAKUNTZA TEORIKO-PRAKTIKOA

Coding Bootcamp motako prestakuntza da, hau da, aurrez aurreko prestakuntza intentsiboa programazioari buruz, eta parte hartzaileek software garatzaile gisa lan egiteko behar diren trebetasunak lortzeko diseinatu da, learning by doing sistema baten bitartez. Ikasgelan 510 orduko prestakuntza jaso ostean, 175 orduko fase praktikoa hasiko da, sektoreko enpresetan.

II. FASEA: LANBIDE ESPERIENTZIA. LAN KONTRATUA

Lanbide esperientzia honetan, Bizkaian kokatuta dauden sektoreko enpresetako batean lan kontratu bat egingo zaie parte hartzaileei, lanbidean lan eginez benetako esperientzia har dezaten.

PRESTAKUNTZAREN ESPEZIALITATEAK:

2 espezialitate emango dira, eta bakoitzean 17 pertsonak parte hartu ahal izango dute; ibilbide bakoitzak 685 orduko eskola-karga teoriko-praktikoa izango du, 2023ko martxotik urrira bitarte. Prestakuntza hori gaindituz gero, Lanbidek egindako Profesionaltasun Ziurtagiria lortuko da.

1. “.NET GARAPENA” IBILBIDEA

2. “DATUEN ANALITIKA” IBILBIDEA

Erakunde laguntzailea: Programa hau diseinatu eta garatzeko GAIA Euskadiko Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartearen laguntza izango dugu. Elkarte horretan 260 enpresa baino gehiago biltzen dira, eta funtsezko eragile adierazgarria izateaz gain, ongi daki zeintzuk diren IKT sektoreko enpresetan behar dituzten profil profesionalak.

Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?

  • Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan dauden pertsonak, egoera horrek programako jarduera guztietara joatea eragozten ez badu.
  • Adin nagusikoa izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Hala badagokio, lan baimena aurkeztea.

Kolektibo hauek izango dute lehentasuna:

  • Emakumeak
  • 45 urtetik gorako langabeak.
  • Luzaroko langabeak (12 hilabetetik gora 18 hilabeteko aldi batean).

Zein da izena emateko epea?

Otsailaren 24ra arte eman daiteke izena.

Eta izena eman ostean, zer?

Parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, gaitasun gamifikatuetako maila proba bat egingo da, eta elkarrizketa pertsonal bat egingo zaie aurrez hautatutako profilei.