Etxebizitza Zuzendaritza autonomikoek Next Generation EU funtsek bultzatutako birgaitze energetikoki eraginkorrari buruz hitz egin dute Donostian, baita alokairu sozial babestuari buruz ere

0

Euskadiko Arkitektura Institutuak etxebizitzaren arloko Estatuko zuzendarien bilera hartuko du alokairu sozialeko etxebizitza babestuaren eredu berriari buruzko jardunaldiaren baitan

Jardunaldi horien paraleloan, etxebizitzaren arloko Estatuko zuzendari nagusien bilera egingo da. Bilera hori Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak sustatu du eta gaur egingo da Euskadiko Arkitektura Institutuan bertan. Lurraldeetako etxebizitza-politiken arduradunek autonomia-erkidegoetan birgaitzearen hedapenean, etxebizitzen eta bizitegi-eraikinen energia-efizientziaren ikuspegitik, egindako aurrerapenak aztertuko dituzte. Jarduketak Next Generation EB funtsek sustatzen dituzte Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaren esparruan, horixe baita bere tresna nagusia, eta Gobernu Zentralaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Informazio gehiago