Euskadik I+G+B-n duen esperientzia partekatu du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Europako Foroan

0
PRUEBA

I+G+B-ren euskal ekosistemak bere esperientzia azaldu du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Europako Foroan. Aurten Malagan egin da Transfiere Foroa, eta Basque Research Technology Alliance (BRTA) sareko enpresa eta zentroek hizpide hartu dituzte  I+G+B babesteko tresnetan txertatu diren zenbait alderdi teknologiaren transferentzia sustatzeko Euskadin, helburutzat hartuz industria digital eta jasangarriko eredu berri bat bultzatzea eta lehiakortasuna hobetzea.

BRTA sareaz gain, Malagan orobat parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko, SPRIko eta Euskadiko Teknologi Parkeetako ordezkariek, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Estíbaliz Hernáez sailburuordearen gidaritzapean.

BRTA sareko zentroek (Tecnalia, Ideko eta Tekniker) eta Nautilus Floating Solutions eta Grupo Aldakin bezalako enpresek aurkeztu dute I+G+B-ko euskal esperientzia “Teknologiaren transferentzia Euskadin eredu industrial berri digital eta jasangarri bat bultzatzeko” saioan, hizpide hartuz Elkartek, Hazitek eta BDIH Konexio bezalako laguntza programak.

Saio horretaz gain, Euskadik stand handi bat du foroko erakusketa-gunean, eta BRTAk bertan aurkeztu ditu aliantzaren gaitasun guztiak. Bestalde, Euskadiko enpresa eta zentroek hizlari gisa parte hartu dute Transfiere ekitaldiko espazio anitzetan antolatu diren hainbat saiotan.

Zalantzarik gabe, Foroa aukera bikaina da Euskadin garatutako zientzia, teknologia eta berrikuntza balioan jartzeko eta kolaborazio berriak sortzeko, Euskadik erreferente izaten jarraitu dezan I+G+B-n.