2022-2024 aldirako Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Plana (PIIE) garatzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien arteko Erakunde arteko Akordioaren esparruan aurreikusitako proiektuen eta jardueren gauzatze-mailaren berri eman da. Akordio horrek 528,8 milioi euroko inbertsio globala aurreikusten du 2022tik 2024ra, Euskadi Next programaren zortzi osagaien artean banatuta, eta horietatik 93,26 milioi euro 2022rako ziren.
Plan hau euskal erakundeen baliabide endogenoez nahiz BEMetik datozen Europako baliabideez hornitzen da.