URAk, Andoaingo Udalak eta AIU5eko kontzertazio- batzordeak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Ziako errekako obren hirigintza-koordinazioa zehazteko

0
  • Hitzarmenean inplikatutako alderdi bakoitzaren konpromisoak zehazten dira, AIU5 kontzertazio-batzordearen parte-hartzearekin, eremu horretatik igarotzen baitira erreka bideratzeko eta saneatzeko obrak

URA-Uraren Euskal Agentziak, Andoaingo Udalak eta AIU5 kontzertazio-batzordeak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, udal hirigintza-plangintzaren aurreikuspenak Ziako errekastoaren saneamendu eta uholdeen aurkako defentsa lanekin koordinatzeko. Horrela, alde bakoitzaren konpromisoak ezartzen dira, bai eta Ama Kandidatik gertu igarotzen diren uholdeetatik babesteko eta saneamendua hobetzeko jarduketak behar bezala gauzatzeko koordinazio-moduak ere: laster urbanizatuko diren lursailetan, hain zuzen ere; zehazki, A.I.U.5 egikaritze-unitatean.

Andoaingo Udalaren aldetik, Maider Lainez alkateak parte hartu du, eta Ziako errekaren uholdeen aurrean babesteko eta saneamendua hobetzeko proiektuari balioa eman dio: “Proiektu horrek bi helburu nagusi ditu: lehenik eta behin, ubidearen ibilgu berri bat sortzea defentsa-obren bidez, uholde-arriskua nabarmen murrizteko. Bigarrenik, gaur egun errekara isurtzen diren  hiri- eta industria-isurketa guztiak biltzea, saneamendurako kolektore orokor bat eraikiz”. Lainezen arabera, “Andoainek urteak zeramatzan jarduera hori eskatzen, eta hitzarmen hau sinatzearekin, lanak martxan hasiko dira. Eskerrak ematen dizkiegu URAri eta Kontzertazio-batzordeari, erakundeok elkarrekin lan egiten dugunean gure herritarrentzako onura lortzen baita”.

URA agentziaren izenean, Antonio Aiz zuzendari nagusiak hitz egin du. Aizen arabera, “uholdeei aurre egin eta Ziako errekastoaren saneamendua hobetzeko proiektua anbizio handiko proiektua da, eta URAk 3 fasetan gauzatuko du”. Aurreratu duenez, “arazo hidraulikoak eta ondo bilgu gabeko  isurketen arazoa konpontzea ahalbidetuko du, baita Ama Kandida eremuan hirigintza-eraldaketa desblokeatzea eta erraztea ere. URArentzat funtsezkoa da hirigintza eta ingurune hidraulikoa eskutik helduta izanaraztea; baita erreka aire zabalean aurkitzeaz,  ingurune bizigarri eta atseginago bat sortzea ere”.

AIU5 kontzertazio-batzordearen ordezkari gisa, honen presidente Felipe Gomez-ek hartu du parte.

Honako hauek dira ahaleginak hitzartzeko interesa pizten duten jarduketak:

  •  Alde batetik, Ziako errekari kanal bat irekiko zaio Ama Kandida kalean zehar, 325 metro inguruko tarte batean; horietatik 164 m aire zabalean egongo dira, eta gainerakoak estalpean, eremuko bideei eutsi ahal izateko. Sekzioak 5 metroko zabalera libre aldakorra izango du, eta 3,50 eta 3,30 m arteko sakonera, egungo urbanizazio-koten arabera.
  • Parez pare, ezkerraldeko kolektore orokorrari ekin behar zaio, 344,74 m-ko luzerarekin AIU5aren eremuan, egungo hodi biltzailearekin konektatu arte. 1000 mm-ko diametroko hormigoi armatuzko hodi batez egingo da, 5,30 m inguruko sakoneran.
  • Urbanizatzea aurreikusten den eremuan, eskuineko ertzeko kolektore orokorrak 95 metroko luzera du erreka berriarekiko paraleloan, eta 5 arketa berri. Tartearen sakonera 0,80 eta 4,30 m artekoa da. Era berean, kolektore hori ezkerreko ertzeko hodi biltzailearekin konektatzeko, beharrezkoa da errekaren egituraren azpitik gurutzatzea.

Lanak hitzartzeari begira, hiru alderdi sinatzaileek konpromiso hauek hartu dituzte:

  •  Udalak konpromisoa hartzen du, besteak beste, urbanizatuko den eremuan, URAk egin behar dituen proiektuen aurreikuspenak aintzat hartzera; eta saneamendu eta uholdeei aurre egiteko lanen trazadura doan lursailak aske uztera, URA sartu lanean hasi dadin.
  • URAk konpromisoa hartzen du proiektuak egiteko, gauzatzeko eta saneamendu- eta ubideratze-lanak finantzatzeko, AIU5eko lurren urbanizazio-karga gisa jaso direnak izan ezik.
  • Hitzarmen-batzarrak konpromisoa hartzen du AIU5 eremuko urbanizazio-kargak gauzatzeko, bere eremuari eragiten dion errekastoaren ubideratzeari dagozkionak barne, besteak beste.

Proiektuari buruzko informazioa: