Cirque du Soleil 5 egunez izango da Donostian uztailean

0

Cirque du Soleilek Donostia aukeratu du 5 egunez nazioartean goraipatua izan den eta 25 nazionalitate desberdinetako 100 lagunez osatutako taldea duen bere ikuskizuna eskaintzeko. 27 itsas edukiontzirekin iritsiko dira Donostiara, guztion gozamenerako ekoizpen handi hau muntatzeko.

Garapen Ekonomikorako zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi duenez, «egin ditugun elkarrizketek emaitza onak eman dituzte, eta baieztatu dezakegu Cirque du Soleil Illunben izango dela, datorren uztailaren 19tik 23ra bitartean. Gertakizun handia izango da hiriarentzat, izan ere, donostiar eta gipuzkoarrez gain, ikuskizun honetaz gozatu nahi duten komunitate hurbiletako pertsonak erakarriko ditu, baite mugako beste aldekoak ere».

Cirque du Soleilek 25. urteurrena ospatuko du 2023an. Laster iragarriko da Donostian egingo duten egonaldiari buruzko informazio gehiago hala nola sarreren salmentari buruzko xehetasunak.