Donostia Turismoko Convention Bureau-k eta Kursaal Kongresu Jauregiak sustatuta, Enbaxadore Programaren barruan, hiriko hainbat arlotako zazpi profesional Donostiako enbaxadore izendatuko dira gaur. Kongresuak gure hirira erakartzeko orduan profesional horiek egiten duten ahalegina publikoki aintzatestea eta babestea da helburua, horrek eragin garrantzitsua baitu gure helmuga turistikorako, bai arlo ekonomikoaren ikuspegitik bai ezagutza sortzearen eta zabaltzearen ikuspegitik.
Zazpi «Enbaxadore» berriak publikoki aintzatetsi dituzte, gure hirira kongresuak erakartzeko egin duten lanagatik; beraz, 2012an sortu zen «klub prestigiotsu» horrekin bat egin dutenak guztira 82 profesional dira dagoeneko. Programak hainbat arlotako profesionalak (medikuntza, zientzia edo teknologiaren arlokoak) saritu nahi ditu, Donostian hautagaitzak aurkezten eta biltzarrak antolatzen lagundu baitute euren ahalegin pertsonal eta laboralaren bidez, gure hirian MICE (Meetings, Incentives, Conferences & Exhibitions) sektorea babestu eta sustatzeko helburuarekin. Hitzordu nazionalen kasuan, 450 ordezkari baino gehiago dituzten biltzarrak hartzen dira kontuan; eta nazioarteko foroen kasuan, 200 parte hartzaile baino gehiago dituztenak.
Aurten, 2022an egindako kongresuak direla-eta, honako profesional hauek aintzatetsi dira:
- Yago Torre-Enciso Enciso –International Conference on Ocean Energy (ICOE) & Ocean Energy Europe (OEE)–
- Marcos Suárez García –International Conference on Ocean Energy (ICOE) & Ocean Energy Europe (OEE)–
- Jesús Ibarluzea Maurolagoitia –Reunión Científica Anual de la Sociedad Española de Epidemiología (SEE)–
- Borja Mugabure Bujedo –28ª Reunión Anual de la Sociedad Europea de Anestesia Regional y Tratamiento del Dolor (ESRA)–
- Carlos Yárnoz Ruiz –28ª Reunión Anual de la Sociedad Europea de Anestesia Regional y Tratamiento del Dolor (ESRA)–
- Iñaki Aizpuru Zubitur —Cilect Congress— Centre International de Liaison des Ecoles de Cinema et de Television–
- Pablo García Astrain –Europan 16, Forum of Cities and Juries.