WATEREYE ekimenak itsas aerosorgailuek jasaten duten korrosioari aurre egiten die urrutitik

0

Hiru urteko lanaren ondoren, WATEREYE proiektua arrakastaz amaitu da, helburu nagusiak bete baititu eta itsas parke eolikoen funtzionamenduan eta haien mantentze-lanetan eragin nabarmena izan baitu. Ekimenaren zeregin nagusia ‘offshore’ aerosorgailuen operazio- eta mantentze-kostuak murriztea zen, itsasoko parke eolikoen funtzionamendua hobetzen lagunduz, haien egitura-osasuna urrutitik kontrolatuz 

Energia eolikoaren arazo nabarmenak ‘offshore’ haize-sorgailuetara iristeko zailtasuna eta itsasoaren ingurumen-baldintza arrotzak dira; izan ere, lehorrean instalatutako parkeen aldean, nabarmen handitzen dira operazio- eta mantentze-kostuak. Kostu horiek parke eoliko ‘offshore’ baterako energiaren kostuak  % 30an handitu daitezke. 

Estrukturetan eragina izaten duen korrosioaren detekzio goiztiar, adimendun eta zehatzari esker, aseguruen kostuak, korrosioa ikuskapenak (operazio-kostuekin lotutakoa) eta mantentze-kostuak murriztuko dira. Gainera, eskuragarritasuna hobetuko da, korrosio-datuak integratuz. 

Korrosioa, arazo bat itsas-egituretan

Horretarako, korrosioa denbora errealean monitorizatzeko sistema berritzaile bat proposatu da proiektuan. Izan ere, faktore hori oso arazo garrantzitsua da itsas egitura mota horretan. “Garatu den sistema ultrasoinuetan oinarrituta dago, eta altzairuzko egituraren etengabeko monitorizazioa lortu nahi da ‘offshore’ dorrearen barruan. Bertan, egituraren lodiera neurtzen duten nodo sentsore batzuk hedatzen dira, korrosioaren ondorioz lodiera galtzen dutenak”, Ainhoa Cortes Ceit-eko ikertzaileak azaldu duenez, proiektuaren burua. 

Teknologia sentsore finko batzuek eta dron batean oinarritutako nodo sentsore mugikor batek osatzen dute. Soluzio mugikor honek ultrasoinuak detektatzeko gailua airesorgailuaren dorrearen barruan puntu jakin batera hegan egiten du neurketa egiteko. Dronak ezin du GPSa erabili dorrearen barruan, eta, Ceit-eko arduradunak adierazi dutenez, “lekualdatu egiten da, jarraipen-kamera batek beste posizionamendu-sentsore batzuekin konbinatuta ematen dion informazioan oinarrituta, egituraren puntu kritiko batzuetara arte, non lodiera automatikoki neurtzen duen zentro teknologikoak garatutako ultrasoinuen sentsoreei esker. 

Gaur egun, proiektua TRL5en teknologikoaren mailan kokatzen da, hau da, baliozkotze-prozesuan. Garatutako teknologia proiektu pilotuetan erabili ahal izatea espero da hurrengo hilabetetan eta 3 urtean merkaturatze prozesua haztea aurreikusten da. 

Europar Batasuneko Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntza Programaren barruan, WATEREYE 4,7 milioi eurorekin finantzatu da. Euskal zentro teknologikoaz gain, honako enpresa hauek hartu dute parte proiektuan: Cobra (Espainia), Semantic Web Company (Austria) eta Delft Dynamics (Herbehereak); Flanders Make (Belgika), Plocan (Espainia) eta Sintef (Norvegia) Ikerketa eta Garapen zentroak eta Delfteko Unibertsitate Teknikoa (Herbehereak). 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.