Harvard Business School-eko (HBS) Lidergoaren Garapeneko katedraduna eta Marvin Bower irakasle emeritua da Robert S. Kaplan. Ibilbide profesional luzea du, eta nabarmentzekoak dira jardueretan oinarritutako kostu-sistemaren (ABC) eta aginte-taula integralaren (BSC) garapenari buruz argitaratu izan dituen lanak, oso aintzatetsiak kudeaketaren teoriarako eta praktikarako funtsezko ekarpen gisa. Kostuak kudeatzeko sistemekin lotutako lan berrienen artean, Michael E. Porter irakaslearekin izandako lankidetza nabarmentzen da. Bertan, osasun-laguntzaren prestazioaren kostuak neurtzeko eta kudeatzeko jardueren araberako kostuen kalkulua aplikatzen da. Azterlan horiek oinarrizkoak dira pazientearenganako balioan oinarritutako medikuntza inplementatzeko, eta Euskadi aitzindaritzan kokatzen da, Osakidetzako medikuntza-zerbitzuetan hainbat ikerketa-proiektu aurrera eramaten ari baita arlo horretan.
Kaplan irakasleak bisita egin digu Euskadira, azaroan Bostonen izan ondoren ICHOM nazioarteko konferentzian. Bertan, Gotzone Sagardui sailburua buru zela parte hartu zuen Euskadik. Konferentzian horretan, hain zuzen, Euskadiko osasun-politika eta pazientearenganako balioan oinarritutako medikuntzan egindako aurrerapenak aurkezteko aukera izan genuen. Izan ere, bularreko minbizia, birika, kataratak, iktusa eta antzeko patologiak ikertu dira Osakidetzaren hainbat ekimenen bidez, eta Europako proiektuetan aitzindari izan da hainbat herrialdetako beste osasun-zentro batzuekin bater