Babesa eman dio Barakaldok saharar herriari Saharako Estatuaren sorreraren 47. urteurrenean

0

Gaur goizean onartu du Barakaldoko udalak Saharako Estatua (Saharako Errepubliko Demokratiko Arabiarra) sortu zeneko 47. urteurrena dela eta saharar herriari babesa emateko adierazpen instituzionala.  Bozeramaileen Batzarrean, zeinetara ez diren bertaratu ez PSE ez PP, aho batez onartu da Barakaldo Sahararekin elkarte barakaldarrak Udalari eginiko eskarian jasotako adierazpena. Horretan, Espainiako Gobernuari eskatzen zaio Madrilgo akordioak erabat deuseztzat jo ditzala, eta herri sahararrak autodeterminaziorako duen eskubide legitimoa defendatzeko ekimen politiko guztiak sustatu ditzala.  Horrez gainera, Espainian Fronte Polisarioak duen Ordezkaritzari estatus diplomatikoa eman diezaiola eskatzen da herri sahararraren ordezkari bakar eta legitimo gisa,  NBEak onartua duen bezala. Saharako Errepubliko Demokratiko Arabiarra aintzatestea eskatzen da era berean.

SEDAreb 47. URTEURRENARI BURUZKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
Aurki, egun batzuk barruk, 2023ko otsailaren 27an, Saharako Estatuaren  sorrreraren 47. urteurrena  ospatzen du saharar herriak

47 urte igaro dira Mendebaldeko Sahara okupatu eta saharar herria borrokan hasi zenetik, eta egoerak konpondu gabe jarraitzen du, hala lurralde okupatuetan nola Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetan bizi direnei giza eskubideak zaurtzen diezkietelako okupazio marokiarraren menpe edo errefuxiatuen kanpamenduetan bizitzera behartuta baitaude.

Testuinguru horretan, Fronte Polisarioaren eta Marokoko Erreinuaren arteko elkarrizketa bideratzeko Nazio Batuek emandako pausoek – Staffan de Mistura diplomatiko italiar-suediarra eta haren Berriemaile Pertsonala  izendatzea 2021eko azaroaren 1ean – ez dute fruiturik eman Marokoren eragozpenengatik: De Mistura jaunak 2022ko urtarrilean   bira egin zuenean aldeen arteko bake-prozesua suspertzeko, ez zioten berriro ere utzi De Mistura jaunari Marokoko Erreinuak okupatua duen Lurralde Ez Autonomoa bisitatzen, guztiz debekatua baitaukate sarrera 2015etik ikuskapen independenteek, baita NBEko Giza Eskubideen aldeko Goi Komisarioaren Bulegoak ere.

Jakina da Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan  Mendebaldeko Saharan Erreferenduma  egiteko Nazio Batuen Misioak ez duela herritar sahararren giza eskubideak ikuskatzerik.  Horrez gainera, 2020ko azaroaren 13an su-eten akordioa amaitu zenez, marokiarraren menpe dauden  sahararren  egoera oso kezkagarria da.

Okupatutako Mendebaldeko Saharan  ez du etenik izan  giza eskubideen urraketak 1975etik, baina su-etenaren ostean, Marokoko okupazio-indarrek areagotu egin dute haien presentzia militarra eta paramilitarra, eta areagotu egin dira Saharako herritarren oinarrizko eskubideen urraketak, haien egoera ikaragarri hondatuta. Etxebizitzetara indarrez sartzen dira, eta bizilagunak atxilotu, mehatxatu eta torturatu egiten dituzten. Auzo osoak zelatatzen dituzte eengabe indar marokiarrek giza eskubideak defendatzen dituztenak eta okupazio indarren aurkako ahots disidenteak harrapatu nahian. Guztietan, Sultana Jayaren eta bere senideen kasua nabarmentzen da, indarkeria eta bortxaketa jasan izan baitzuten beren herriaren autodeterminazioa eta independentzia eskubide legitimoak, Nazio Batuek onartuak, defendatzeagatik.

Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak ez du inolako interesik agertu gau eta egunez segurtasun marokiarreko zerbitzuetako kide ugariren jazarpenen inguruan.
Arriskuan daudenak ez laguntzea delitutzat jotzen da nazioarteko araudi geheinetan, baita indar okupatzaileak haien baliabide naturalak espoliatzea ere.

Arrantzaren inguruan Europar Batasunak eta Marokok daukaten akodioari dagokionez,  Europako Justizia Auzitegiaren epaiak dio «Marokoko Erresumak mendebaldeko Sahararen gainean duen subiranotasuna ez dutela ez Europar Batasunak ez estatu kideek ez eta, modu orokorragoan, NBEk ere onartzen». Baina, hala ere, eta epai horrekin kontraesanean, 2019ko otsailaren 13an, Europako Parlamentuak Marokoko Erresumaren eta Batasunaren arteko akordio negoziatua onartu zuen, eta akordio horretan sartuta dago ilegalki okupatutako Mendebaldeko Saharako lurraldea.

Eskualdeko eskala militar berriaren ondoren, eta Polisarioko XVI. Biltzarraren ondoren (herriak Marokoko okupazioaren aurkako erresistentzia areagotzea eskatu du), oso une konplexuan gaude, EBrako estrategikoa den eskualde batean egonkortasuna larriki mehatxatzen duena, eta Saharako Herriaren eta Fronte Polisarioaren pazientzia ahuldu eta egitate burutuen politika bat inposatu nahi duena, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiarekin kontraesanean.

EBko Auzitegi Nagusiak EBko Polisarioaren/Kontseiluaren aurkako auzietan emandako epaiek (2021eko irailaren 29a) EB-Marruoko akordio ekonomikoak Mendebaldeko Saharara hedatzea baliogabetu zuten.

Era berean, oso beharrezkoa da hainbat misio instituzionalen lana, lurralde okupatuetan sahararren aldeko adierazpen-, bilera-, elkartze- eta manifestazio-eskubideen urraketa larriak egiaztatzeko eta Nazio Batuen ebazpenak eta giza eskubideen errespetua betetzeko.

Horregatik guztiagatik:

BERRESTEN DUGU Fronte Polisarioa dela saharar herriaren ordezkari legitimo eta bakarra, NBEk eta nazioarteko komunitateak hala aitortua.

Berriz ere SALATZEN DUGU Marokok Mendebaldeko Saharan duen presentzia legez kanpokoa dela eta ezin duela Saharako herriak autodeterminaziorako eta independentziarako duen eskubidea kaltetzen duen ondorio juridiko edo politikorik izan.

EGIAZTATU DUGU Mendebaldeko Sahara lurralde ez-autonomoa dela, Nazioarteko Zuzenbidearen mende dagoena, inoiz ez dela izan Marokoko Erresumarena, eta, horregatik, Mendebaldeko Sahararen legez kanpoko okupazioa bertan behera uzteko eta Saharako herriak autodeterminaziorako duen eskubidea baliatzeko aukera emateko eskatzen dugu.

KONTUAN HARTZEN DUGU Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Salaren Osoko Bilkuraren Autoa, Espainia Mendebaldeko Saharako «De Iure Potentzia Administratzailetzat» jotzen duena.

Marokoko Erresumari EXIJITZEN DIOGU saharar preso politikoak eta kontzientzia-presoak berehala askatzeko eta kontrolatzen dituen espetxeetan giza eskubideen urraketak eteteko, presoen osotasun fisikoa eta psikikoa bermatuz.  Halaber, familiekiko elkartasuna adierazten dugu.

Marokoko Gobernuak bere kabuz Mendebaldeko Saharari zuzenean eragiten dioten uretan itsas eremua ezartzeko hartutako erabakia ERABAT GAITZESTEN DUGU, Marokok onartutako NBEren Itsas Eskubideei buruzko Konbentzioan adierazitakoa urratuz.

SALATU EGITEN DUGU natura-baliabideen espoliazioa, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Marokoko Gobernuak Mendebaldeko Saharan emandako epaiak gorabehera, eta eskualde horretan jarduten duten enpresei nazioarteko zuzenbidea eta sahararren eskubideak errespetatzeko eskatzen diegu, eta interesdunei (enpresei eta herrialdeei) eskatzen diegu negoziazioak egin ditzatela Saharako herriaren bidezko ordezkari den Fronte Polisarioarekin.

SALATU EGITEN DUGU Espainiako Gobernuko presidenteak Mendebaldeko Saharari buruz emandako igorpena, Marokok egindako autonomia-proposamena defendatzean; izan ere, argi dago Espainiak amaitu gabeko deskolonizazio-gaia dela, lurraldearen administrazio-potentzia izaten jarraitzen baitu.

Egoera horren aurrean, bi jarrera posible baino ez daude: alde batetik, Nazio Batuen eta Afrikako Batasunaren prozesu politikoei anbiguotasunik gabe laguntzea, irtenbide politiko, bidezko eta behin betikora iristeko.  Edo, beste alde batetik, Nazioarteko Zuzenbidearen ezarpenak alde batera uztea eta Espainiaren interesak Marokoko Erresumaren nahien mende jartzen jarraitzea, Nazioarteko Zuzenbidearen, saharar herriaren autodeterminazio-eskubidearen eta interes geoestrategiko eta ekonomikoen aurka; baina ez lirateke bateraezinak izan behar batzuk eta besteak, baizik eta horiek uztartzea izan beharko luke egungo nazioarteko sistema aldeaniztuneko edozein herrialderen nahia.

Espainiako Gobernuko presidenteak otsailaren 2an eta 3an Rabaten egindako RAN goi-bileran parte hartu zuen. Bertan, autonomiaren alde eta saharar herriaren zuzenbidearen aurka dagoela berretsi zuen, eta Afrikako iparraldeko ezegonkortasunean eta segurtasunik ezan sakondu zuen, Mendebaldeko Sahararen deskolonizazioa oztopatuz.

GURE USTEZ, Saharako estatu aske eta independente bat da konponbidea, besteak beste; izan ere, estatu hori existitzen dela aitortzeak Marokorekiko harremanak xantaiaren eta ustelkeriaren mende egoteari uztea ekarriko du.

Nazio Batuei ESKATZEN DIOGU luzamendu gehiagorik gabe susta dezala Mendebaldeko Sahararen gatazkaren bidezko eta behin betiko konponbidea. Irtenbide hori lortzeko, Saharako herriaren autodeterminazio-eskubidea gauzatu behar da, erreferenduma eginez.  Genevako NBEren Giza Eskubideen Kontseiluari eskatzen diogu izendatzeko Mendebaldeko Sahararako Giza Eskubideen errelatore bat .

BERRIRO ESKATZEN DUGU, Mendebaldeko Saharan bizi den egoera larria ikusita, Misioak bere funtzioak zabaltzeko. Horregatik, Nazio Batuei ESKATZEN DIEGU Misioari eman diezaiola sahararren giza eskubideak zaintzeko eta babesteko ahalmena, Marokok okupatutako lurraldeetan.

Europar Batasunari ESKATZEN DIOGU Marokoko Erresumarekiko Lehentasunezko Akordioan ezarritako giza eskubideen errespetuaren klausula gauza dezala.

EAEko erakunde publikoei ESKATZEN DIEGU Tindufeko kanpamenduetako errefuxiatuei eta lurralde okupatuetako saharar biztanleei laguntza solidarioa eta humanitarioa ematen jarraitzeko eta areagotzeko.

Jakinik Espainiako Estatuak erantzukizun legal eta politikoa duela Mendebaldeko Saharan, Espainiako Gobernuari dei egiten diogu:

  1. DEKLARATU OFIZIALKI Madrilgo erabakiak erabat deusezak direla, eta, adierazpen horrekin bat etorriz, sustatu saharar herriak autodeterminaziorako duen eskubide legitimoa defendatzeko behar diren ekimen politiko guztiak.Espainiako Estatuak ofizialki onartzen du Madrilgo Akordioak, 1975eko azaroaren 14an sinatutakoak, ez zuela lurraldearen gaineko subiranotasuna eskualdatu, eta ez ziola sinatzaileetako inori potentzia administratzailearen izaera eman. Espainiak, berez, ezin du baldintza hori bere kabuz eskualdatu, eta, beraz, ez dio eragiten Mendebaldeko Sahararen nazioarteko izaerari, deskolonizatu gabeko lurralde ez-autonomo gisa.
  2. Horrez gainera, Espainian Fronte Polisarioak duen Ordezkaritzari estatus diplomatikoa EMAN DIEZAIOLA herri sahararraren ordezkari bakar eta legitimo gisa, NBEak onartua duen bezala. Saharako Errepubliko Demokratiko Arabiarra aintzatestea eskatzen da era berean.

ESKERRAK EMATEN DIZKIEGU egunero saharar herriarekiko adiskidetasunaren alde lan egiten duten elkarte eta kolektibo solidario eta sozialei, haien helburu bakarra saharar herri anaiarentzat etorkizun aske bat lortzea baita.