Bingen Zupiria «20.000 especies de abejas» pelikularen estreinaldian izan da Berlinalen

0

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Estibaliz Urresola Solaguren zinemagilearen «20.000 especies de abejas» filmaren estreinaldian izan da, gaur, Berlinalen, munduko zinema jaialdirik garrantzitsunetako baten. Presentzia hori mugarri bat da, euskal zinemagile bat Sail Ofizialean bere opera primarekin lehiatzen den lehen aldia baita. Estreinaldian Kultura Sustatzeko zuzendari, Aitziber Atorrasagasti ere egon da.

Zupiria sailburuak pelikulako lantaldea zoriondu du eta gaineratu duenez «hunkigarria izan da Berlingo jaialdian Estibaliz Urresolaren pelikula ikustea. Euskal emakume zinegile talde indartsu batek ondutako lana da, ikusleen txalo zaparrada izan duena. Zaila den historia maila handiz eta sentiberatasunez kontatua».