Dunboako osasun-zentroa hobetzeko obrak esleitu ditu Osakidetzak

0

Obraren lehen fasean 51 mila euroko aurrekontua dago eta 6-8 asteko iraupena izango du

 

Osasun-zentroaren jarduerak normaltasun osoz jarraituko du obrek iraun bitartean bertako beste eremu batzuetan egindako egokitzapen eta birkokapenari esker


Osakidetzak Dunboako osasun-zentroa egokitzeko obrak esleitu ditu, biztanleriari ekipamendu zabalagoa eta modernoagoa emateko, azken urteetan hazkunde nabarmena izan duen populazioaren osasun-arretaren beharrei erantzun ahal izateko. Dunboako Osasun Zentroko obra bi fasetan egingo da.

 

Obraren lehen faseak 3. solairuaren barrualdea egokitu eta aldatuko du; gainera, osasuneko profesionalen lan-eremua eta bilera-gela birmoldatuko dira, eta erditzea prestatzeko espazio bat gehituko da, eskainitako asistentzia hobetzeko.

 

Lehen faseko obrak 51 mila euroko aurrekontua du, eta 6-8 asteko exekuzio-epea aurreikusten da.

 

Bigarren fasean, oraindik esleitu gabe, hiru gune berri irekiko dira, dagokien ekipamendu guztiarekin, pazienteak modu eraginkorragoan eta erosoagoan artatzeko.

 

Dunboako zentroa hobetuta, beste urrats bat egin da lehen mailako arreta indartzeko, herritarrak osasun-sisteman sartzeko atea baita, eta, zalantzarik gabe, Osakidetzaren eta Osasun Sailaren lehentasunetako bat.