Hasia da Eretza Barakaldoko etxebizitza eta eraikinen birgaitze enegetikorako Next Generation funtsak jasotzen

0

Bigarren alkateorde Carlos Fernándezek gaur iragarri du hasia dela Eretza Barakaldoko eraikin eta etxebizitzen birgaitze energetikorako Next Generation funts europarrak jasotzen.  Zehazki, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak laguntza horiek ordaintzeko lehen 100.000 euroak transferitu ditu.Juan Antonio Pizarro buru duen Hirigintza kudeatzeko sozietateak hurrengo egunetan jabeen erkidegoei eta partikularrei dirulaguntzen zenbatekoaren %  30erainoko aurrerakinari dagokion dirua ordainduko die.

«Laguntza horien onura handienetako bat da; izan ere, komunitateek eta bizilagunek ez dute hainbeste diru aurreratu behar, eta, ondoren, laguntzak jaso arte itxaron behar izaten dute, orain arte bezala. Next Generation delakoekin, eskatzaileek ehuneko garrantzitsu bat jasotzen dute obrak egiten dituzten bitartean, azaldu du Fernándezek.Carlos Fernándezek zehaztu duenez, Barakaldoko 69 jabekideen erkidegok eta 30 etxebizitza indibidualek eskatu dituzte laguntzak. Horrek esan nahi du Barakaldoko 700 familia baino gehiago laguntza-eskaera bat izapidetzen ari direla, zuzenean edo komunitatearen bidez. Kasu guztietan, lanak 2020ko otsailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean hasi behar izan dira.Fernándezek Eretzaren kudeaketari balioa eman dio. Entitate hori, 90eko hamarkadaren amaieran Barakaldon hasitako hiri- eta gizarte-eraldaketaren protagonista izan ondoren, legealdi hau berrasmatzen ari da, barakaldarren behar berriei erantzuteko. Beste berritasun batzuen artean, leihatila bakarra bihurtu da udalerrian etxebizitzen eta eraikinen birgaitze energetikorako Europako funtsak izapidetzeko.

Next Generation funtsen laguntzak Pedro Sánchezen Gobernuaren Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren parte dira, eta arreta berezia eskaintzen diote etxebizitzen erreforma integralari, energetikoki jasangarriagoak eta iriste-errazagoak izan daitezen.

«Ahalegin handia egiten ari gara bizitegi-eraikinen eta barakaldarren etxeen birgaitze energetikoaren eskea bultzatzeko, helburu europarrak bete ditzagun eta sektoreko jarduera susta dadin, eta, aldi berean, pertsona askoren bizi-kalitatea hobetu dezagun eta higiezinen parkea modernizatu dezagun», nabarmendu du Carlos Fernándezek.

HIRU LAGUNTZA-LERRO
Juan Antonio Pizarrok, bestalde, gogorarazi du Eretzak hiru laguntza-ildo kudeatzen dituela funts horien barruan: etxebizitza-eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzea (dagoeneko 34 eskaera daude komunitateetan), etxebizitzen energia-eraginkortasuna hobetzea eta banakako 30 eskaera egitea edo dokumentazio teknikoa egokitzea birgaikuntzarako edo proiektu teknikoak idazteko (izapidetutako komunitateen 35 eskaera).Barakaldarren artean ezagutarazteko,  informazio-orri bat banatzen hasi da gaur Eretza. Gainera, finken administratzaileekin eta arkitektoekin harreman zuzena dugu koordinazioa hobetzeko eta informazio faltagatik laguntza horiek gabe inor gera ez dadin»,  adierazi du Pizarrok.

Eraikinen kasuan, laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da energia-hobekuntza lortzeko obrak egitea, energia primario berriztaezinaren (gasa, ikatza) kontsumoaren adierazlea gutxienez % 30 murriztuz, adibidez, fatxaden eta estalkien isolamendu termikoko obren bidez. Eraikinaren edo familia bakarreko etxebizitzaren berokuntza- eta hozte-eskaria ere % 25 eta % 35 bitartean murriztu behar da (zonalde klimatikoaren arabera). Azkenik, azaleraren erdia bizitegi-erabilerarako erabili behar da.

18.800 eurora artekoak izan daitezke energia-birgaitzeko lanetarako laguntzak, jarduketaren kostuaren % 40 eta 80 bitartean; gizarte-zaurkortasun egoeratan, berriz, 23.500 eurora artekoa.

Etxebizitzei dagokienez, hobekuntza-obrek berokuntzaren eta hozte-sistemaren eskaria gutxienez % 7 murriztea eskatzen dute, edo lehen mailako energia berriztaezinaren kontsumoa gutxienez % 30 murriztea. Etxebizitza eskatzailearen ohiko bizileku iraunkorra izan behar da, eta inbertsioa 1.000 eurotik gorakoa. Inguratzaile termikoaren eraikuntza-elementuak aldatzeko jarduketak ere diruz lagunduko dira. Laguntzaren zenbatekoa guztizkoaren % 40 izango da, 3.000 euroko mugarekin.Eta, azken laguntza-lerroari dagokionez, birgaitzeko dagoen Eraikinaren Liburua sortzera bideratuta dago (higiezinaren egoera ezagutzeko beharrezkoak diren dokumentuak), baita energia-erreforma esanguratsuak eta kalitate handikoak egiteko birgaitze integraleko proiektu teknikoak garatzera ere. Liburu horretan, besteak beste, eraikina hobetzeko jarduketa-plan bat sartuko da, energia primario berriztaezinaren kontsumoa % 30etik gora aurrezteko neurriekin. Kasu honetan, dirulaguntzak 700 euro (gehi 60 euro etxebizitza bakoitzeko) eta 12.000 euro (gehi 300 euro etxebizitza bakoitzeko) artekoak izango dira.