Emakumeek artean duten ikuskerari balioa ematen dion 18 emakume eskultoreren erakusketa egingo da Clara Campoamor Zentroan

0
PRUEBA

18 emakume eskultoreko taldea da Zubiak ehuntzen-Puenteando hacia la igualdad-en protagonista. Erakusketak emakumeek artean duten ikuspegiari eman nahi dio balioa, historikoki oso maskulinizatua egon baita mundu hori.  E3 Euskal Emakume Eskultoreak, beren lana ikusgaitzeko bildu den eskultore taldeak eta Barakaldoko Udalak bultzatu dute erakusketa. Clara Campoamor Zentroan egongo da martxoaren 21era arte, eta harekin batera, hainbat jarduera egingo da, hala nola tailerrak, mintzaldiak, bisita gidatuak eta abar.

«Historikoki oso maskulinizatua egon den lana ikusgaitu nahi duten euskal eskultoreek bultzatutako bilduma bat da. Barakaldon badugu alor horretan esperentziarik  helburu bera – ikuskera femeninoari eta feministari balioa ematea – duen Baffest emakume argazkien erakusketari esker.

Orain, ikuskera bera partekatu ahal izango dugu eskulturaren munduan, erakusketa interesgarri honi esker», adierazi du Alkatetzako zinegotzi Gorka Zubiaurrek, E3ko buru Amaia Conde, erakusketako komisario Laura Díez eta Campoamor Zentroko erakusketako eskultore Virginia Bosch aldamenean zituela.

Topagune bat sortuz, batera bizi diren emakumeen begirada desberdinak txikordatzen diren lorategi batean barneeratzeko aukera ematen du erakusketak. Bizitzari eta naturari loturiko sorkuntzak konpartitzen dituzte artistek, fantasiarako, poesiarako eta irudimenerako leku eginez. Proiektu feminista honek emakumeek egindako lanak azaltzeaz gain, sorkuntza-prozesuen erdigunean jartzen ditu bizitza eta iraunkortasuna.

ERAKUSKETAREN ALDI BEREKO JARDUERAK
Datorren martxoaren 4an, arratseko 19:30ean, inauguratuko den erakusketaren osagarri izango dira bisitariei erakusketaren sentiera helarazteko prestatu diren hainbat jarduera.  Horrela, bada, tokiko buztinei buruzko tailer bat sortu da bost urtetik gorako neska-mutilentzat. Heldu batek lagundurik etorri beharko dute. Goizeko 11:00etatik 13:30era egingo da, martxoaren 4an.  Emakumea eskulturaren interpretazioari buruzko haur tailer bat egingo da martxoaren 11n, 11:00etatik 13:00etara, bai eta El arte nuestra venganza: artistas que crean frente a la viiolencia machista izenburuko mintzaldi bat ere, 12:00etatik 14:00etara. Arratsaldeko mahai-inguruak osatuko du goizekoa, 18:00etatik 20:00etara.

Martxoaren 16an eta 17an, Ikastetxeen bisitaldiak egingo dira, 10:30etik 12:30era, eta zura zizelkatzen ikusi ahal izango dute.   Arratsaldean ere egingo da jende ororentzako bisita gidatu bat, 18:00etatik 19:30era, hilaren 16an, eta 17an, berriz, bideo mapping bat, 18:00etatik 20:00etara.

Hilaren 18an, larunbatarekin, berriz ere egingo da tokiko buztinen tailerra, 5 urtetik gorako neska.mutilentzat, 11:00etatik 13:30era, eta berriz emango da bideo mappinga, 11:00etatik 13:00etara.

Martxoaren 21ean, asteartea, amaituko da erakusketa, Hala Dziporen jarduera batekin.

Gorka Zubiaurre, Amaia Conde, Viginia Bosch eta Laura Díezekin batera erakusketan