Nerea Melgosa “Brazadas Solidarias”ek antolatutako igeriketa lehiaketara joan da

0

Vitoria-Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuetan, zortzi osagaiko hogei talde

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Euskadiko hiriburuko Mendizorrotzako igerilekuetan izan da, Brazadas Solidariasek antolatutako igeriketa-lehiaketan. Lehiaketa horren onura Elikagaien Bankuei eta Vicente Ferrer Fundazioari eskainiko zaie. Nerea Melgosak zorionak eman dizkie parte hartu duten emakume eta gizonei, Estatuko hainbat tokitan aspaldidanik garatzen ari den ekimenean izan duten altruismo eta elkartasunagatik. Mundua eraldatzeko Brazadas Solidarias´ek paradigma aldatuta antolatzen dituzte kirol-ekitaldiak: interes handiagoa ematea kirolaren alderdi sozial eta solidarioari lehiari berari baino.

«Landa Indian pobrezian eta gizarte-bazterketan bizi diren milaka pertsonen bizitza eraldatzeko konpromisoa dugu, eta horregatik Vicente Ferrer Fundazioarekin eskuz esku lan egiten dugu», adierazi dute Brazadas Solidarias-en.

Kirol topaketari 100×100 ALKARTASUN 2023 . Hogei talde mistok, 6 eta 8 kide bitartekoak, kirol-lehiaketan parte hartzeko diru-kopuru bat eman dute izena emanda: Pinguinoak ur hotzetan, Con 8 basta, Sirenas, Steagua stafria BI, Etrieskola, Marc Speed, Les tortues de Nazareth, Aloha Triatlón, Uretako Izarrak, Tris-kis, Arraintxoak, Benetan Gasteiz, Fatality K.E., Tolosaldea IKT, Brazada minimoak, Lautada urpolo, Master Menditxo, Ur Basatiak, Zarautz Balea, Los Pezquellines eta Cafés Foronda Kirol Didac Taldea.