2023ko Partaidatzezko Aurrekontu prozesua abian da Donostian

0

Donostiako Udalak 2024-2025 urteetan gauzatuko diren Partaidetzazko Aurrekontuen prozesua abian jarri du. Lehenengo fasea atzo arratsaldean hasi zen, hiriko auzo elkarteekin lehen bilera orokor batekin. Bertan, prozesua aurkeztu eta aktibatu zen, eta, datozen asteetan, auzo bakoitzeko bilerak egingo dira, herritar guztiei irekita.

Aurrerago abian jarriko diren faseetan, Udalak auzoetarako edo hiri osorako egiten diren proposamenak jaso eta aztertuko ditu, eta ezarritako irizpideak betetzen badira, donostiarrek horiei buruzko botoa eman ahal izango dute, 2024 eta 2025. urteetarako aurrekontuen definizioan eragiteko.

Partaidetzazko Aurrekontuen prozesu horri esker, herritarrek hiriaren eta auzoen beharriei buruz hausnartu ahal izango dute, baita hainbat esparrutan hobekuntzak proposatu ere. Horrela, herritarrek parte hartzeko ariketa honek Donostiako politika eta proiektu publikoak eraikitzeko Gobernuaren ordezkaritza lana osatuko du.

Horrela, Udalak aurrekontu partida zehatz bat erabiliko du – aurreko prozesuan 3 milioi euro gehi 421.000 euro Ekialdeko Barrutiko proiektuetarako – 2024ko eta 2025eko ekitaldietan herritarrek aukeratutako proiektuetarako.

Prozesuaren aurkezpena eta aktibazioa

Lehen fase honen helburua prozesua ezagutaraztea eta auzotarrek dituzten beharrak eta proposamenak partekatzea izango da. Beharren inguruan lan egiten hasteko eta herritarren artean proposamenak partekatzeko, bilerak egingo dira hiriko auzoetan, auzokideen arteko harremanak sustatzeko eta ikuspuntu edo interes desberdinak biltzen dituzten proposamen osoagoak lortzeko.

Auzoetan egingo diren bileren egutegia honako hau da:

Ondoren, herritarren proposamenak jasotzeko faseari ekingo zaio, proposamen horiek aztertu, argitaratu eta bozkatu egingo dira, hurrengo bi urteetako aurrekontuetan sartzeko.