Gaixotasun Arraroen Munduko Eguna

0

Otsailaren 28an, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak bat egingo du sentsibilizazio-egunarekin; helburua da gizarteari jakinaraztea zer errealitate bizi duten halako gaixotasunen bat duten pertsonek pandemia garaian eta COVID-19ak zer eragin duen horiengan. Hiru milioi pertsona inguruk dute Estatuan gaixotasun arraroren bat. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak gaur, otsailaren 28an, eskailera morez argiztatuko du FEDERen, AEMCren eta Retina Araba Begisareren ekimenarekin bat egiteko eta patologia horiek ikusarazten laguntzeko.

Gaixotasun Arraroen EAE-ko erregistroak, 2015. Urtean sortu zenetik, 9.005 patologia erregistratu ditu, guztira, 8.914 pertsonatan

1.000 patologia desberdini dagokie, eta, 10.000 biztanleko, 36 kasuko erregistro-tasa dakarte

2015ean EAEko Gaixotasun Arraroen Erregistroa abian jarri zenetik, Osakidetzako profesionalen eta Osasun Sailaren sareko lanak aukera eman du guztira 9.005 kasu erregistratzeko 8.914 pertsonatan, 1.000 patologia desberdini dagozkionak.