Gizon gazteak emakume gazteak baino gusturago daude lanean gora egiteko aukerei dagokienez

0

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurten, 2023an, “Emakumeak gora!” da leloa, gure gizartean erabaki- eta lidergo-postuetan emakume gehiago egotea beharrezkoa dela aldarrikatzeko, eta, horretarako, emakumeek beren ahalmen profesional guztia baldintza berdinetan garatu ahal izateko aukerak sortu behar direla aldarrikatzeko.

Horregatik, Gazteen Euskal Behatokiak emakume gazteek lanean gora egiteko dituzten aukerei buruzko datu batzuk aurkezten ditu. Datuak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak aldian-aldian egiten dituen Lan Baldintzei buruzko Inkestetatik datoz, eta eskuragarri daude Eustat Euskal Estatistika Erakundearen webgunean.

2020an, azken inkestaren urtean, Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko soldatapeko edo kooperatibetako emakumeen % 13,0 oso pozik zeuden lanean gora egiteko aukerekin. Adin eta lan-egoera bereko gizonen artean, % 21,6k zioten oso pozik zeudela lanpostuz igotzeko aukerekin.

Sustapen-aukerekiko gogobetetze-aldea ez da inoiz 2020an bezain handia izan gizon eta emakume gazteen artean (ehuneko 8,6 puntu).

Emakumeek, oraindik ere, erabakiak hartzeko posizioetara, baldintza berdinetan, igotzeko oztopoak dituzte. Oztopo batzuetan ikusezinak edo hautematen zailak dira, hala nola kristalezko sabaiak, genero-rolak eta -estereotipoak, eta abar.

Gainera, neurketa gehienetan, lanean gora egin ahal izateko aukerekin oso pozik azaltzen diren emakume gazteen ehunekoak Euskadiko emakumeen batez bestekoaren antzekoak edo handiagoak dira.

Aurkeztutako datuak Eustaten webgunean kontsulta daitezke, Gizartea atalean; zehazki, Lan Ikuspegiari buruzko estatistika-tauletan, Lan-Merkatuari buruzko azpiatalaren barruan.