EUSTATEK kontzeptu-proba bat egingo du Urretxuko udalean, datu estatistikoekin tokiko gobernuaren kudeaketan eta erabakiak hartzen laguntzeko

0
PRUEBA

Eustat – Euskal Estatistika Erakundeak kontzeptu-proba bat egingo du Urretxuko Udalean, tokiko gobernuaren kudeaketan eta erabakiak hartzen laguntzeko, datu estatistikoekin, Udalaren beraren barne-datuekin konbinatuta. Horrela, eskura dauden baliabideak optimizatu eta herritarren behar eta eskaerei erantzun nahi zaie, udalerri horretarako informazio pertsonalizatua oinarri hartuta.

Horretarako, Gobernu Kontseiluak, astearte honetako bileran, bere baimenarekin, lankidetza-hitzarmena formalizatu du Eustaten eta Urretxuko Udalaren artean. Aginte-koadro estrategikoak landuko dira bistaratzeko tresnak erabiliz, hala nola PowerBI edo Tableau.

Ekimen hau datu eta ebidentzietan oinarritutako kudeaketaren komenigarritasunetik abiatzen da. Politika eta zerbitzu publikoak planifikatzeko eta ebaluatzeko oinarrizko eskakizuna da hori, beharrezkoa kontuak emateko eta gardentasunerako (publizitate aktiboa eta informazioa eskuratzeko eskubidea). Azken horrek herritarren parte-hartzea eta lankidetza sustatzen du erabakiak hartzeko prozesuetan.

Erronka orokorra da egoeren analisian eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzean oinarritutako kudeaketa-eredu bat izango duen administrazio baterantz eboluzionatzea. Hala, herritarrei zerbitzu pertsonalizatuak modu proaktiboan emateko, datu-emari egokia behar da.

Datuetan oinarritutako kudeaketak udal-gobernuentzat lehentasun bat izan behar du. Horretarako, Eustatek datu kopuru handia du eta hori Urretxuko Udalaren eskura jarri nahi du, bi helburu hauekin: datu horiek haren web-orriaren bidez berriz zabaltzea eta aginte-taula estrategikoak eta kudeaketakoak lantzeko erabiltzea.