Segurtasun Sailaren 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu da

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua
PRUEBA
  • Politika publikoak planifikatzeko dokumentuan elkarteek, erakundeek edo organismoek Segurtasun Sailetik jasoko dituzten dirulaguntza guztiak daude jasota
  • Horien artean, nabarmentzekoak dira jokoarekiko adikzioei aurrea hartzeko eta herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman parte hartzea sustatzeko programak, edota gorroto-delituei aurre egiteko UPV/EHUrekin batera egiten den lana

Gobernu Kontseiluak Segurtasun Sailaren Dirulaguntzen 2023ko Plan Estrategikoa onartu du. Testua webgunean argitaratuko da jendeak kontsultatu ahal izateko, eta argi eta garbi azalduko dira aurten elkarteek, erakundeek edo organismoek jasoko dituzten dirulaguntza guztiak.

Planak sei ardatz estrategiko ditu:

  1. Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea sustatzea eta bultzatzea. Eusko Jaurlaritzaren helburua da euskal sare horretan sartzea larrialdi-egoeretan pertsonei laguntza ematen edo ondasunak hornitzen lankidetzan aritzen diren erakunde guztiak:
    • Gurutze Gorria, 471.600 €
    • DYA, 155.000 €
    • Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea, 36.000 €
    • Euskal Espeleologoen Elkargoa, 15.000 €
    • Mendiko Euskal Federazioa, 25.000 €
    • EuskalEguraldia, 3.000 €
  1. Informazio ozeano-meteorologikoa lortzeko ikerketa, itsasertzeko itsas inguruneko plataformen bidez. Laguntza-lerro honi esker, Eusko Jaurlaritzak portuetan kokatuta dauden plataformetako, ur sakonetako buietako, kostaldeko radar-sareko eta kostaldeko bideometria-sistemako informazioa biltzen du. Horren bidez, itsasoaren eta itsasertzaren portaerari buruzko aurreikuspenak, arriskuei buruzko iragarpenak egin ditzake, etab.
    • AZTI Fundazioa, 195.000 €
  1. Mugikortasun segurua eta iraunkorra sustatzea. Eusko Jaurlaritzaren helburua da sentsibilizazio-kanpainak abiaraztea zirkulazio-istripuak prebenitzeko, bai ikastetxeetan, bai bide-arriskuko beste kolektibo batzuetan.
    • AESLEME, Mugikortasun segururako hezkuntzaren elkartea, 45.000 €
    • Baketik Fundazioa, 45.000 €
  1. Joko-adikzioen ondorio diren arriskuen prebentzioa. Eusko Jaurlaritzak ludopatiari aurrea hartzeko, jokoarekin lotutako arriskuak murrizteko eta prebentzio-proiektuak lantzeko lanean ari diren erakundeen laguntza du.
    • Ludopatiari buruzko informazio- eta prebentzio-jarduerak abian jartzeko irabazi-asmorik gabeko Euskadiko elkarte pribatuen proiektuei laguntzeko deialdia, 100.000 €
    • UPV/EHU, Jokoaren Euskal Behatokiaren ikerketa-programa finantzatzeko, 100.000 €
  1. Ertzaintzako langileek polizien eta suhiltzaileen jokoetan parte har dezaten sustatzea eta bultzatzea. Eusko Jaurlaritzaren helburua da kirol-esperientziak partekatzea, poliziako eta larrialdietako kidegoen arteko laguntasuna sustatzea eta, batez ere, forma fisiko onari eustea Ertzaintza barruan.
    • Kirol-lehiaketetan parte hartzen duten Ertzaintzako kirolarientzako laguntzak, 20.000 € 
  1. Kriminologia ikerketa eta ikasketa sustatzea. Dirulaguntza publikoen ardatz honen bidez, Eusko Jaurlaritzaren helburua da Euskadiko kriminalitatea hobeto ezagutzea eta aurrea hartzea eta desagerraraztea. Gainera, arreta berezia eskainiko zaie gorroto-delituei, berdintasun, tolerantzia eta elkarbizitzarekiko begirunea hedatzeko eta ezartzeko.
    • UPV/EHU, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO katedra, 30.000 €.
    • UPV/EHU, Instituto Vasco de Criminología / Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI), 125.000 €.