Elkarrizketa Nerea Melgosari Euskadi Irratian Emakumeen Nazioarteko Egunean

0

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Nerea Melgosak, Berdintasuneko sailburu gisa lehen M8an, berdintasun-politiketan batasunetik aurrera egitearen alde agertu da.

Berdintasunezko gizarte baterantz aurrera egiteko, sailburuak azpimarratu du beharrezkoa dela antolaketa-kultura aldatzea, hezkuntza lantzea eta emakume erreferenteak izatea. Era berean, zaintza-eredua aldatzearen garrantziaz hitz egin du, urrats berriak emanez zaintzak desfamilizatzeko eta desfeminizatzeko, erakundeen zaintza indartuz.

Prozesu guzti honetan, gizartearen inplikazioak berebiziko garrantzia duela gaineratu du Berdintasuneko sailburuak.