MONDRAGON – Keiretsu Forum Inbertsio Industrialeko Foroaren bigarren edizioa

0

Iragan otsailaren 23an egin zen MONDRAGONen eta Keiretsu Forum-en eskutik Inbertsio Industrialaren bigarren foroa GARAIA parke teknologikoan. Sustapen zentroaren bitartez antolatzen du Korporazioak foroa eta Keiretsu Forum-en parte-hartzearekin. Erakunde honek 2.000 inbertsore baino gehiago ditu, 200 milioi dolar baino gehiago inbertitu dituztenak ehunka enpresetan.

Ekitaldira Estatu osoko 120 bat ordezkari gerturatu ziren, gehienak ekosistema ekintzailearekin zerikusia dutenak (korporatiboak, enpresa ertain eta txikien ordezkariak, kontsultoreak, abokatuak, zentro teknologikoak, unibertsitateak, instituzioak, enpresa inkubatzaileak eta azeleradoreak, inbertsio kudeatzaileak, inbertsore pribatuak…) eta noski MONDRAGONen kooperatibetako ordezkaritza zabala ere presente izan zen.

Ekintzailetza industrialak gero eta garrantzi handiagoa hartu du Europan eta interes handia pizten ari da, hala inbertsio ratioak gora egin du arlo horretan. Gainera, ekintzailetza industriala merkatuan hazi nahi duen edozein produkturen berrikuntza prozesuaren ondorioa da eta MONDRAGONek sustatu nahi du, aipatu foroen antolakuntzarekin.

MONDRAGON azken zazpi urteotan merkatuan bere marka MONDRAGON Emprende-rekin kokatzen ari da, oinarri teknologikoa duten enpresak eta hazkunde gaitasuna dutenak erakarri nahian.

MONDRAGONen Enpresa Sustapen Zentroko zuzendari Joseba Sagastigordiaren esanetan, egitasmoaren helburuak korporazioaren estrategiarekin lotuta daude.

Ekitaldia mahai inguru batekin hasi zen, eta bertan parte-hartu zuten besteak beste, Jose Perez Berdud, Fagor Automationek zuzendari nagusiak, eta Nerea Aranguren,  Danobat taldeko berrikuntza arduradun eta Idekoko zuzendari orokorrak. Era berean, inbertsioen arloan esperientzia handia duten, Jose Javier Armendariz, Clave Capital-eko CEOa eta Alberto Diaz Gonzalez, Beable Capitaleko bazkide sortzailea ere mahai inguruan izan ziren.

Keiretsu Forum Mondragon

Lotutako albisteak


Taxi Coin

7 Marzo, 2023

Ekintzailetza

Arabako startupa VTCekin lehiatzen da eta taxien app-ak iraultzen ditu


Irakurri gehiago


Olatz Goitia Ainara Basurko

6 Marzo, 2023

Ekintzailetza

Beazek 1.167 enpresa lagundu zituen 2022an, laguntza eta zerbitzu programen bidez


Irakurri gehiago


Dryfing

3 Marzo, 2023

Ekintzailetza

Neoprenozko jantziak garbitu eta lehortzen dituen lehen makina aurkeztu du Dryfing euskal startupak


Irakurri gehiago


Wake Up Euskadi

3 Marzo, 2023

Ekintzailetza

Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean


Irakurri gehiago


DEK Durangaldea

1 Marzo, 2023

Ekintzailetza

‘Durangaldeko Ekogarapen Guneak’ Lanbide Heziketa, Unibertsitate Prestakuntza, ikerketa, ekintzailetza, sektore berriak eta Durangalderako negozio-aukerak bateratuko ditu


Irakurri gehiago

Joan blog-era