Nerea Melgosa: «Euskal kooperatibagintzak berdintasunarekin konpromiso sakona erakusten du, konpromiso hori gure gizarte osora zabaldu behar da».

0
  • Vitoria-Gasteizko Villa Suso jauregian, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluak (EKGKak) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOPek) antolatutako topaketa
  • «Kooperatiba gehiago, berdintasun handiagoa»

Vitoria-Gasteiz, 2023-03-08

Nerea Melgosa´k, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hau esan du gaur goizean: «Euskal kooperatibagintzak berdintasunarekin konpromiso sakona erakusten du, konpromiso hori gure gizarte osora zabaldu behar da: gainerako enpresa- eta gizarte-erakundeetara, gure familietara eta gure ikasle- eta gazte-taldera».

Melgosa´k Euskadiko hiriburuko Villa Suso Jauregian amaiera eman dio Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluak (CSCE-EKGKak) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOPek) Emakumeen Nazioarteko Egunean antolatutako topaketari. «Kooperatiba gehiago, berdintasun handiagoa» lelopean hiru sari eman zaizkie emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean nabarmendu diren kooperatibei eta pertsonei: BIDEGINTZA Sociedad Cooperativari, EDIREN HAZGARRIri eta Leire Mugerzari.

Vanessa Sánchez kazetariak aurkeztutako ekitaldian parte hartu dute Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak, EKGK-ko idazkari nagusi tekniko Belen Balerdik, Ainhoa Arroitajauregik eta kooperatiben ordezkariek ere. Euskadin 3.602 kooperatiba daude, horietatik 549 Araban, 1.733 Bizkaian eta 1.320 Gipuzkoan.

«Kooperatibagintza-arloan hasieratik egon dira emakumeak eta aukera berdinak eskainiko dituen gizarte berdinzale bat sortzeko beharra. Orain, emakume eta gizonen parte-hartze hori areagotzen ari da eta laster berdintasun-maila erabatekoa izango da. Bai zuen erakundeen zati handienean bai zuzendaritzan» azpimarratu du Nerea Melgosak.

Gaituta

Sailburuak adierazi duenez «egun, emakumeak gizonak bezain gaituta daude: borondateari, formakuntzari, jarraikitasunari eta elkarlanean aritzeko borondateri dagokionez.  Hala ere, oraindik gizonezkoen rola emakumezkoen talentuaren gainetik dagoela adierazten duten komentarioak entzuten ditugu: argudiaketa hori baztertu beharra dugu».

«Kooperatibagintzak berdintasunarekin duen konpromiso sakona hori gure gizarte osora zabaldu behar da: gainerako enpresa- eta gizarte-erakundeetara, gure familietara eta gure ikasle- eta gazte-taldera» aitortu du Nera Melgosak.

Eusko Jaurlaritzako berdintasun-arloko arduradun nagusiaren arabera, “aurtengo martxoaren 8ko leloa ‘Emakumeak gora’ da eta ‘gora’ hitzaren ‘aupa’ eta ‘altuago’ adierak erabiltzen dira. Horixe baita denok izan eta partekatu behar dugun lekua… Egun hauetan Euskadiko txoko askotan jarri dugun eskailera more horren gorena. ‘Berdintasuna’ ‘partekatu’ hitzaren sinonimo izan behar da: aukerak, lanak, lan bera egiteagatik ordainsari berdinak, formakuntzarako eta enpresan mailaz igotzeko aukera berdinak… Horixe da berdintasuna».

Kalitatea

«Enpresa-munduan berdintasunaren sustapena aldi berean berrikuntzaren, kalitatearen, kudeaketa aurreratuaren eta etengabeko hobekuntzaren elementutzat hartu behar da. Geroz eta enpresa gehiagok berdintasunean sinestea behar dugu, baita organo erabakitzaileetan emakumeek berdintasunez parte-hartzean ere» zehaztu du.

Melgosak gogorarazi ditu «berdintasunerako lege berria, berdintasunaren inguruko enpresen konpromiso-esparru berria, eta euskal gizartea aurreratuago dagoela, Europako abangoardian bultzaka, eta arlo guztietan berdintasun handiagoa eskatuz».

Hitzaldiaren amaieran, hau nabarmendu du: «euskal kooperatiben mugimendua erreferentzia da eta ekintza guztietan soldata-arrakala desagerrarazten badu, hori hedatu egingo da. Gure gazteek kooperatibagintzan etorkizunean berdintasuna izango duen enpresa-eredu bat ikusi behar dute».