Vitoria-Gasteizko udalerriko Arkaiaten (Salburua), alokairuko 152 babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2023ko martxoaren 13tik 24ra bitartean

0

2023ko martxoaren 8an, argitara eman den aginduaren bidez hasiera ematen zaio Vitoria-Gasteizko udalerriko Arkaiaten (Salburua), babes ofizialeko 152 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari.

152 etxebizitzek ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela kopurua Bizitoki kopurua Azalera minimoa Azalera maximoa
2 *4 87,57 m² 88,41 m²
3 *3 94,74 m² 94,74 m²
2 116 59,43 m² 68,49 m²
3 29 77,17 m² 87,74 m²

*Etxebizitza egokituak

Kupoa: Mugikortasun urriko elbarriak Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa Kupoa: Behar bereziak Kupoa: 36 urte baino gazteagoak Kupoa: Orokorra
7 Etxebizitza 15 Etxebizitza 35 Etxebizitza 58 Etxebizitza 37 Etxebizitza

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Etxebideko eskabidea: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Araba Erdialdeko eremu funtzionaleko udalerriren batean altan daudenak (Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia). Mugikortasun murriztua duten pertsonek, zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek parte hartu ahal izago dute edozein dela eskatzen duten udalerria.
  • Errolda: Espedienteko titularretako bat behintzat erroldatuta izatea Vitoria-Gasteizen (mugikortasun murriztua duten pertsonek, zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute egiaztatutu behar errolda udalerri honetan).
  • Diru-sarrerak: 2021. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza egiaztatzeko izen ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onartuta daukaten eskatzaileek.
  • Bizikidetza-unitatearen kide-dopurua: Gehienez sei kide.

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2023ko martxoaren 13a eta 24a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Garrantzitsua da aipatu diren data hauen artean ematea izena (eta ez arinago). Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Telematikoki: www.etxebide.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) web-gunearen bidez.
  • Postaz: Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Samaniego kalea 2, 1. solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz (Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).
  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta).

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu eta baita izena modu egokian emateko jarraibideak.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, eta izena ematen baduzu prozeduratik baztertua izango zarela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu.