PRUEBA
Gaur, 2023ko martxoaren 9an, IVAPeko zuzendariaren bi ebazpen argitaratu dira. Ebazpen horien bidez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko eta azaroaren 11ko aginduen bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboen hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuetan merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko epea ireki da, Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileen deialdian izan ezik.
Ebazpen horietan deialdi hauek sartzen dira:
- Arte Grafikoetako laguntzailea
- Sukalde eta jantokiko laguntzailea
- Ikuztegiko laguntzailea
- Saileko gidaria
- Garbiketa-burua
- Garbitzailea
- Laborategiko garbitzailea
- Peoia
- Gaueko jagolea
- Sukaldaria
- Sukaldeko arduraduna
- Itsasontziko arduraduna
- Inprimategiko arduraduna
- Itzultzaile-interpretea
- Sukalde eta jantokiko arduraduna
- Kontserbatzailea
- Laborategiko laguntzailea
- Kaizainburua
- Kaizaina
- Mekanikaria
- Mekanikari gainbegiralea
- Medikua (dopinaren aurkako euskal agentzia)
- Praktiketako monitorea
- Peritu judiziala
- EJko administrazioko korporazio-sarea kudeatu eta mantentzeko arduraduna
- Mantentze-lanetako arduraduna
- Histopatologiako teknikaria
- Laborategiko teknikaria
- Laborategiko teknikari fakultatiboa
- Mantentze-lanetako teknikaria
- Justizia administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea
- Ibaiondo heziketa-zentroko gizarte-langilea
- Justizia administrazioko organo tekniko laguntzaileetako hezitzailea
- Justizia administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoa
- Ibaiondo heziketa-zentroko psikologoa
- Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea
Merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko epea 2023ko martxoaren 9an hasi eta 2023ko martxoaren 22an amaituko da.