Elena Pérezek langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroa aurkeztu du

0

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuorde Elena Pérezek langile autonomoentzako lan-arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroa aurkeztu du gaur goizean.

Lan autonomoaren Estatutuak ezartzen duenez, “eskumena duten herri-administrazioek zeregin aktiboa izango dute langile autonomoen lan-arriskuen prebentzioaren arloan”, eta sailburuordeak nabarmendu du Osalanek urteak daramatzala langile autonomoen lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketa sustatzeko ekintzak egiten, eta alderdi horretan lankidetzan aritu dela erakunde profesionalekin.

Testuinguru horretan aurkeztu da langile autonomoentzako lan-arriskuen prebentzioari buruzko ikastaro hau. Ikastaro horren helburua da kolektibo horretako kideek jakin dezaten zein diren lan-baldintza seguruenak eta osasungarrienak, eta horietan egin behar diote aurre lanari, beren segurtasuna eta osasuna hobetzea lortu nahi duten azken helburuarekin.

Plana egiteko, langile autonomoen elkarte nagusiekin (ABAT, UPTA eta AVA – ATA) lan egin da, eta arlo horri helduko zaio, bai ikuspegi teknikotik, bai lan-osasunaren ikuspegitik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren eskura dago, Osalanen webgunearen bidez.

Ekitaldian Osalaneko zuzendari nagusi Lourdes Íscarrek ere parte hartu du, eta jakinarazi du Erakundeak dirulaguntzen lerro bat ireki duela langile autonomoek errazago eskura dezaten prebentzio-ordezkariei ematen zaien prestakuntza mota hori.