Euskal gizarteak gero eta interes handiagoa du politikan

0

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak herritarren kultura demokratikoa ezagutzeko egin duen azterlan baten arabera

Euskal gizarteak gero eta interes handiagoa du politikan, herritarren kultura demokratikoa ezagutzeko Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin duen azterlan baten arabera. Landa-lana otsailaren erdialdean egin zen, eta, gainera, egiaztatzen du Euskadin demokraziari eta giza eskubideen errespetuari babes handia ematen zaiela, eta herritarrek parte-hartze nabarmena dutela ekintza politiko-sozialetan eta talde eta elkarteetan.

Azterlanaren arabera, adierazle batzuetan serieko baliorik altuenak antzeman dira. Esate baterako, haurra edo nerabea zenean etxean politikari buruz hitz egiten zen maiztasunaren kasua ( % 40), gaur egun etxean politikari buruz hitz egiten den maiztasuna, familiarekin ( % 61) eta lagunekin ( % 56), politikaz hitz egiteko askatasun-sentimendua ( % 90 mundu osoarekin edo pertsona jakin batzuekin soilik), Euskadiko demokraziaren funtzionamenduarekiko gogobetetzea ( % 64), Euskadiko giza eskubideekiko errespetuarekiko gogobetetzea ( % 78) eta politikarekiko interesa ( % 42).

Ekintza sozial eta politikoetan parte hartzeari dagokionez, hedatuenak honako hauek dira: «Errebindikazio-eskaera bat sinatzea» ( % 41), «Ekonomikoki laguntzea edo jarduera politiko edo sozial baterako dirua biltzea» ( % 38) eta «Manifestazio batean parte hartzea» ( % 37). Era berean, eta balio sozialei dagokienez, gutxien onartzen diren portaerak arauen aurkako portaerekiko tolerantziarekin lotuta daude. Gutxien onartzen direnak honako hauek dira: «Lan egitera ez joateko gaixotasun bat asmatzea» ( % 91), «ez salatzea delitu bat egiten denean nahiz eta norberak ikusi» ( % 86) eta «metro, bus, tren eta abarretan ez ordaintzea» ( % 85).

Informazio gehiago