Eusko Jaurlaritzak Kontingentzia Energetikoaren Planari jarraipena ematea erabaki du, Europako Batzordeak eskatutako neguko gasaren aurrezki-tasaren gainetik jarraitzeko

0
PRUEBA

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontingentzia Energetikoaren Plana sortu zen Europako energia-testuingurua eta horrek Euskadin duen eragina aztertzearen emaitza gisa. Planak energia-kontsumoa murrizteko laguntza-programak eta ekintza-proposamenak biltzen ditu, eta, horretarako, administrazioek, industriak eta herritarrek epe labur, ertain eta luzean egin beharreko jarduketak planteatzen ditu. Bide-orri horrekin lortutako erantzunak nabarmen hobetu ditu Europako eta Estatuko gomendioak, horiek % 15ean eta % 7an, hurrenez hurren, finkatu baitziren.

Aintzat hartu behar da, “Save gas for a safe winter” Europako ekimenaren arabera, 2022ko abuztuaren 1etik 2023ko martxoaren 31ra bitartean, Euskadik 3.250 GWh (0,25 bcm) murriztu behar zituela -% 15eko agertokian, eta 1.520 GWh (0,12 bcm) murriztu behar zituela -% 7ko agertokian. Urtarrilean, dagoeneko, % 20ko murrizketa lortu da, Europako Batzordeak ezarritako kalkulu-metodologiaren arabera”.

 Informazio gehiago