IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurreko epe gehigarria ematen baitzaio Zadorra ibaiaren uholdeen aurka babesteko proiekturaren 4. faseari (Krispiña-Gobeo HUA) eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuari.

0

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2023ko urtarrilaren 23ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion Zadorra ibaiaren uholdeen aurka babesteko proiekturaren 4. faseari (Krispiña-Gobeo HUA), bai eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuari ere.

2023ko otsailaren 3an, EHAAn argitaratu zen Zadorra ibaiaren uholdeen aurka babesteko proiekturaren 4. faseari (Krispiña-Gobeo HUA) proiektua eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua jendaurrean jartzeko iragarkia. Hogei (20) egun balioduneko epea eman zen, iragarki hori argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Epeak martxoaren 3an bukatzen zuen.

Otsailaren 8an, proiektua jendaurrean jartzeari buruzko informazioa argitaratu zen Uraren Euskal Agentziaren webgunean, eta bertan jakinarazi zen proiektua aztertzeko eta alegazioak egiteko epea 30 egun baliodunekoa zela, aldizkari ofizialean argitaratu zenetik zenbatzen hasita.

Datak bat ez datozela ikusita, egokitzat jotzen da 30 egun balioduneko epeari eustea, otsailaren 3ko iragarkia argitaratu zenetik, 2023ko martxoaren 17an amaituz

Gasteiz, 2023ko martxoaren 8an.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia

ANTONIO AIZ SALAZAR