Europako ACSOL proiektua, Lanbidek gidatuta eta Europako ERASMUS+ funtsekin finantzatuta, amaitu da

0

Proiektuaren emaitzak datorren martxoaren 17an aurkeztuko zaizkie enpresei, prestakuntza-erakundeei eta erakunde publikoei.

Jardunaldi honetan, proiektuan parte hartu duten bost herrialdeek egindako ikerketaren emaitza nagusiak aurkeztuko dira, eta diseinatutako tresna-kutxa erakutsiko da (doako eta sarbide libreko web orri bat). Web orri honen helburua da  arreta jarri den bi sektoreetako (Zainketen Sektorea eta Artearen, Kulturaren eta Entretenimenduaren Sektorea) langileak haien sektorean beharrezkoak diren konpetentzia digitaletan trebatzea.