Gobernu Kontseiluak SOFIAM IBERICA SL, GASES OXINORTE AIE eta BAKELITE IBERICA SL enpresen kanpoko larrialdietako planak onartu ditu

0

Plan horien helburua da eta enpresen kanpoaldean eragina izan dezaketen istripu hipotetikoen aurrean kanpotik erantzuna antolatzea

Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu SOFIAM IBERICA SL (Iruña Oka/Araba), GASES OXINORTE (Barakaldo/Bizkaia) eta BAKELITE IBERICA SL (Lantaron/Araba) enpresen kanpoko larrialdietako planak.  Kanpoko larrialdietako plan horiek babes zibileko plan bereziak dira eta instalazio horietan gerta litezkeen eta enpresaren kanpoaldean eragina izan dezaketen istripuen aurrean kanpotik erantzuna antolatzea dute helburu.

Alde horretatik, enpresak barneko larrialdietako planean aurreikusitako neurriak osatzen dituzte.

Plan horiek lantzeko prozedurak erreferentziako araudian ezarritakoari jarraitu dio, hau da, aldeko iritzia jaso zuten Euskadiko Babes Zibilerako Batzordeak 2022ko ekainaren 22an egin zuen ohiko batzarrean, bai eta Babes Zibilerako Kontseilu Nazionalaren oniritzia ere 2023ko otsailaren 22an.