Audioliburuak

0

eLiburutegia sortu zenean atal bat gorde zen audio-liburuentzat. 80 lan zeuden eremu horretan, baina guztiak gaztelaniaz zeuden.

Aste honetatik aurrera euskarazko audio-liburuak ere eskainiko ditugu. Batzuk euskal literaturaren klasikoen zatiak jasoko dituzte, beste batzuek euskal argitaletxeek prestatu dituzten audio-liburuak izango dira. Lan berriak sortu ahala gure eskaintza zabaltzen joango gara. Baita gaztelaniaz ere.

Bi modu daude audio-liburu horiek aurkitzeko eLiburutegian. Lehena, bilaketa izenburuaren edo idazlearen arabera egitea, ezagutzen badira. Bigarrena,  goiko marran, Katalogoa-ren barruan dagoen Formatua atala aukeratzea, bertan audioliburu klikatzea eta ondoren Hizkuntza-ren arabera hautatzea. (Oharra: audioliburu agertu beharrean, “audiolibro” agertzen da. Hori dela eta, aldaketa eskatu dugu, eta laster konponduta egongo da)